Atzeraka begira bazaude, aurrean dagoena ez duzu ikusten

Hori gertatu zaio Alberto Contadorri. Espainiako Itzuliko 15. etapa (Asturiar etapetako triptikoko bigarrena) Lagos de Covandongara iritsi da, eta horrela txirrindulariek etapa gogor bat atzean utzi dute. Azken igoerara iritsi baino lehen Mirador de Fito lehen mailako mendatea pasa behar izan du tropelak.

Eguneko ihesaldian sartu ostean etapa garaipena Caja Rural talde gonbidatuko Antonio Piedra izan da. Bigarren postuan iritsi da Ruben Perez (Euskaltel-Euskadi). Sailkapen nagusia lehiatzen ari direnen artean alderik ez da izan Joaquim Rodriguez, Alberto Contador eta Alejandro Valverderen artean. Gaur murtziarra hirugarren kokatu Froomek segundu batzuk galdu ostean hirukoarekiko.

Ez dugu esango madrildarra ez dela saiatzen ari Vuelta irabazteko edo gutxienez Purito estutzeko, baina ez al ditu dagoeneko hamaika eraso jo eta ezer ez lortu aldi berean? Gainera gaurko jokabidea orain dela bi urteko Frantziako tourra etorri zait burura. Erasoak jo bai baina arerioak non uzten zituen begiratuz, eta hurbiltzen bazitzaien hanka altxatu. Berdina egin zuen iaz bere arerio nagusi Andy Schleck eta azkenean Cadel Evans-ek eskuratu zuen Frantziako Tourra.

Alberto Contadorren eraso horiez gainera beste zenbait gauza ikusi ditugu ez hanka ez buru izan dutenak. Zertarako bidali ditu madrildarrak bere taldekideak azken igoeran aurrera? Aurrera esateagatik… Edo zergatik Igor Antonek jo du erasoa lehenengo aldapetan igoera horretan? Momentu horretan guztiok bagenekien etapa aurrean erabakiko zela. Erantzuna ziurrena izango da sailkapen nagusian aurrean zituenei segundoak jateko baina azkeneko saria hutsaren hurrengo izan da (dozena bat segundo inguru jan dizkio adibidez Robert Gesink-i).

Azken urteetan horrelako gauza arraroak ohitu gara ikusten, baina harritzen jarraituko dizkigute txirrindulariek batzuetan hartzen dituzten erabakiak. Momentuz lider sendo jarraitzen du Joaquim Rodriguezek eta aurtengo Vuelta irabazteko etapa bat gutxiago falta zaio. Lortuko al du sendotasun hori astebetez irautea ala pott egingo al du?

Argazkia: Reuters

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.