Giro 2016ko momentuak

Pasa berri da eta fresko-fresko dago gure memorian 2016 honetako txirrindularitzako lehen itzuli handia. Gora beheraz betetako hiru aste hauetan momentu on ugari izan ditu Giroak. Historiako onena izan ez den arren, azken egunera arte sailkapen nagusian nor gailenduko zen ez jakiteak emozioa gehitu dio.

Lasterketako lehen momentuak Herbehereetako etapak eta bigarren atseden egunera artekoak ditugu. Dumoulin harrigarri batekin lider, helburutzat izan ez arren sailkapen nagusia ematen zuen iazko Vueltan berriro biziko genuela. Ordu arte Greipel eta Kittel izan zuten protagonismoa tropel nagusian, azkarrenak izanda eta bakoitzak bi etapetan besoak altxatuz – azkenean Lotto Soudaleko alemaniarrak hiru garaipen lortu zituen. Continue reading “Giro 2016ko momentuak”

Piano piano

Kruijswijk maglia arrosarekinHirugarren astean gertatzen dena gertatzen dela, bere kirol ibilbideko egunik politenak igarotzen ari da Kruijswijk, Italiako Giroko maglia arrosa soinean. Azken egunetako mendateak gainditu beharko ditu jantzi preziatua etxeratu aurretik, baina ez dago dudarik; Lotto-NL Jumbo taldeko igotzaileak jauzi handia egin du.

Badira 20 edo 21 urterekin eztanda egiten duten txirrindulariak. Andy Schleckek, esate baterako, zur eta lur utzi gintuen 2007ko Giroan, 21 urte zituela, bigarren bukatu baitzuen Di Lucaren atzetik. Quintanak bera ere 22 urterekin maila harrigarria erakutsi zuen. Continue reading “Piano piano”

Dumoulinek engainatu nau

Dumoulin lider Espero nuen bai Dumoulinek lehen erlojuaren kontrako etapa irabaztea, batez ere etxean jokatzen zela ikusita. Hala ere ehuneko bateko tartea atera zion Roglic-i – sorpresa izan zen, baita niretzat tropelan bainuen!! -. Kontuak kontu, kalkuluen barruan zen Dumoulinek etapa irabaztea eta maglia arrosa janztea. Continue reading “Dumoulinek engainatu nau”

#111 Tropela podcastak: 2016ko Italiako Giroa

Italiako Giroko mapaPost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Italako Giroaren lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– Aspaldiko partez euskaldun bat Giroaren lehian izango da: Mikel Landa
– 3 atseden eguneko Giroa
Ostiralean hasten da Giroa, eguerdian, ez larunbatean
– Bonifikazioak izango dira?
– Gazteen maillota 26 urtez azpikoen artean erabakiko da
– Esprinterrak egoki aukeratzea klabea
Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapenean izena ematea ezinbestekoa sarien lehian izan nahi bada

 

Mikel Landaren ordua

Ate joka dugu jada urteko lehenengo hiru asteko itzulia. Harbideetako klasikoak gogoangarriak izan baziren, erabat bestelakoak suertatu ziren Ardenetakoak, eta agian horregatik, zaletuak gosez dira, Italiako Giroa noiz hasiko zain.

Lasterketa arrosak duen berezko xarmaz gain, gainera, aurten euskal zaleak badu beste pizgarri bat. Eta ez euskal zaleak bakarrik; Mikel Landaren azken urteko bilakaerak ikusmin handia sortu du txirrindularitza munduan, eta aurten Sky taldearen koloreekin lehiatzeak ikusmin hori areagotzea eragin du.

Mikel Landa

Denboraldi hasiera ez zen lasaia izan talde britainiarrarentzat arabarri dagokionez. Apustu handia egin zuen Mikel Landaren fitxaketarekin: taldean lider berri bat sartzeak suposatzen duen ahalegin ekonomikoak zuzenean Sky-ren harri bitxietako bat bilakatu zuen Landa. Eta beste gauza batzuen artean, Tim Kerrison taldeko kirol errendimendu burua bere zerbitzuetara jartzea suposatzen zuen horrek. Continue reading “Mikel Landaren ordua”