#69 Tropela.net podcastak: Londreseko Olinpiar Jokoak 2012. Ibilbidea eta txirrindulariak

Londreseko Olinpiar Jokoetan jokatuko diren errepideko eta erlojuaren kontrako lehiaketaren inguruan aritzen dira podcast honetan Axier Sukia (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Lehiaketa honetan 20 txirrindulari aukeratu behar dira, 15 gizonezko eta 5 emakumezko. Axier eta Egoitzek beren analisia egiten dute eta kiniela egiterako orduan interegarri izan daitezkeen hausnarketak egiten dituzte.

Podcastaren lehen zatian ibilbideaz aritzen dira eta ondoren txirrindulariez, lehenik gizonezkoen multzoez eta ondoren emakumezkoenez.

#68 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Azken errepasoa

Frantziako Tourreko azken errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Gidoia bete da: Wiggins indartsu etorri da.
– Tourreko sailkapen nagusiko lehen postuei errepasoa.
– Wiggins-Froome: eztabaida?
Haimar Zubeldiaren maila izan duen lesioa pasa eta gero.
CavendishSagan: Liquigasekoak konfirmatu du txirrindulari bikaina dela, baina Cavendishen Tour amaieran…
Voeckler, imintzioak imintzio, tropelako “pestosoena” izanda ere, txirrindulari bikaina.
– Haimarrez gain, Egoi Martinez eta Gorka Izagirre itxura bikaina ematen.
Tropelan sailkatu diren lehen 3ren kinielak ere begiratu dituzte.

Bigarrenez, Tourreko garaileak ingelesez hitz egiten du

Wiggins amorrua etapa amaieran

Jada nahiko garbi geratu zen Wigginsek aurtengo Tourra irabaziko zuela. Hala ere, onenek historian egin izan duten moduan, azken erlojuaren kontrako saioa irabazita amaitu du Wigginsek. Eta zein alderekin gainera: 1:16rekin. Bigarren, nola ez, bere taldekidea den Froome.

Bi Skyko liderrak, beraz, lehen bi postuetan. Gaurko erlojuaren kontrako saioarekin Wigginsek lider zergatik izan den erakutsi du, nahiz eta eztabaidarako aukera izan den Froome indartsuago ikusi baitugu mendiko etapetan. Azkenean 3:21eko denbora tartea izanik bien artean, Skyren aukera zuzena izan delakoan naiz aurtengo ibilbidea kontutan izanda. Hurrengo urtean, ordea, gauzak ezberdin izango direlakoan naiz.

Continue reading “Bigarrenez, Tourreko garaileak ingelesez hitz egiten du”

Ortzadarrak hegoak eman dizkio (eta Londresera begira jarri da)

Azken urteetan ortzadarren maillotaren begizkoa amaitutzat eman da. Iaz Hushovd norvegiarrak Tourrean etapa garaipenak lortu zituen (eta sailkapen nagusiaren buru egon zen astebetez). Aurten Cavendish-en txanda izan da. Etapa pare batekin gutxienez joango da Londresko Olinpiar jokoetara.

Abiadura handia gaurko 222 km-ko etapan. Pirinioak eta biharko erlojuz kontrakoaren bitarteko etapa eta trantsiziozkoa izan zitekeena. Txirrindulariek lasai hartu zezaketen eguna, baina ez da horrela gertatu.Tropel nagusiak ez dio baimenik eman eguneko ihesaldiari garaipena lehiatzen eta horren ondorioz bakerik ez da egon gaurkoan. Continue reading “Ortzadarrak hegoak eman dizkio (eta Londresera begira jarri da)”

#67 Tropela.net podcastak: Frantziko Tourra 2012. Bigarren asteari errepasoa

Frantziako Tourreko bigarren asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

Skyren nagusitasuna Alpeetako etapa nagusietan. Nor da taldeburua, Wiggins ala Froome?
– Euskal txirrindulariak: Egoi Martinez eta Gorka Izagirre etapen lehian, eta Haimar Zubeldia sailkapen nagusiari begira.
– Sailkapen ezberdinei errepasoa.
– Gaur jakin den Frank Schlecken ez negatiboa.
– Geratzen diren bost etapei begirada.