Armstrong oraindik gezurretan

Armstrong Oprahk eginiko elkarrizketanGaur goizean goizo jaiki naiz ohetik Armstrongi Oprahk egindako elkarrizketa ikusi, eta batez ere, adi-adi entzuteko. Merezi izan duelakoan naiz

Ez dizuet azalduko zer kontatu duen eta zer ez, hori beste webgune zein medioetan aurkituko baituzue. Elkarrizketaren lehen zatia entzun eta gero nik sortu dudan iritzia eman nahi dizuet.

(null)

Armstrongek ez du ezer aitortuko

New York Timeseko artikuluaren argazki batEz behintzat probetxurik ateratzen ez badio bere egoera berriari. Hori da behintzat nire iritzia. Izan ere ez dut ulertzen orain ustezko asmo hauek publiko egitearen arrazoia. Edo bai?

Gogoratu Armstrong bizi osorako zigortua izan zela iaz eta irabazi zituen lasterketa gehienak kentzeaz gain, bere garaian irabazi zituen Tour guztiak ere kendu zizkiotela. Aitorpen bat egingo baluke, berriro ere triatloi eta ironmanetan lehiatzen hasteko aukera izango luke, nahiz eta jada 41 urte izan. Continue reading “Armstrongek ez du ezer aitortuko”

Azkena izan dadila

Hotzikara bat sentitu nuen igande eguerdian. Iñaki Lejarreta kotxe batek kolpatuta hil zela jakitean, bere lekuan ni egon nintekeela pentsatu nuen, beste askok bezala. Pentsamendu berekoi samarra, baina nik behintzat honelakoren bat gertatzen denero sentitzen dudana. Egoeraren berotasunean, haserre, askok salatu genuen hilketatzat gertaturikoa. Sare sozialetan ohartarazi zidaten gehiegizkoa dela hilketatzat jotzea honelako “istripu” bat. Neurri handi batean arrazoi dutela aitortu beharrean nago, horretarako informazio nahikoa ez baikenuen. Horregatik inor mindua sentitu bazen, nire barkamenak bihoazkio lerro hauen bidez.

Dena den, bai egun bertako erreakzioek bai ondorengo egunetan irakurri/entzun ditudanek gogoeta egitera eraman naute. Ez zait batere bidezkoa iruditzen, ez kasu honetan, ez beste hainbatetan ere “istripu” hauei ematen zaien tratamentua. Ez baitira istripuak.

Continue reading “Azkena izan dadila”

#74 Tropela.net podcastak: Euskaltel berria eztabaidagai

Podcast honetan Igor Gonzalez de Galdeanoren Euskaltel berriaz aritzen dira Axier Sukia (@sukigalp), Iban Perez (@piban), Hibai Martinez eta Egoitz Lizaso (@elizaso). Hona hemen eztabaidan jorratutako zenbait puntu:

Igor Gonzalez de Galdeanok lehen helburua lortu du. Gaur jakin dugu Euskaltel berriak World Tour lizentzia izango duela.
– Baina beharrezko al da World Tour lizentzia? Zeren ordainetan?
Ivan Velasco eta Amets Txurruka alboratuak izan dira. Honek Euskaltel-Euskadi taldean izandako zenbait txirrindulari ohiek eskutitz bat idaztea ekarri zuen taldearen izaera aldaketak kezkatuta.
– Euskaltel berriak fitxatutako atzerritarrek ze suposatzen dute? Zein izango da hurrengo urtean beraien papera?
– Gaia zuzen ez da eraman. Komunikazio gabezia nabarmena sumatzen dute solaskideek prozesu guzti honetan.