Astebete pasa da Giroa amaitu zenetik eta jada urrun geratzen da Giroa. Dauphiné hasi berri da eta laster izango dugu ere Tourra gainean. Gaurko honetan ordea tropelak Italian igaro dituen hiru asteek utzi diguten protagonistetako bat ekarriko dut gogora: Amador.
Kategoria Artxiboak:Iritzia
Wiggins, markak hautsi dituen gizona
Britaniarrak orduko errekor berria ezarri du 54,526 km-ko batazbestekoarekin.
#100 Tropela podcastak: Emakumeen Bira 2015. Ibilbidearen eta txirrindularien azterketa
Post honetan Axier Sukiak (@sukigalp) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Emakumeen Bira lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:
– Aurtengoa etapa bat gehiago izango du Birak, 2km-ko sarrerakoa
– Vos eta Ferrand Prevot (iazko garailea) ez dira izango
– Hiru euskal talde izango dira lehian
– Kiniela egiteko ohar lagungarriak
Euskaldunen Girorik onena, euskal talderik gabe
Azken egun hauetan, Italiako Giroa tarteko, hainbat zale irakurri ditut sare sozialetan Euskaltel-Euskadiren falta gogorarazten. Euskaldunak inoizko Girorik onena egiten eta talde euskaldunik World Tour-ean ez izatea ze nolako galera izan den aipatuz. Ai!! Zer ez ote genuen egingo euskal talde batekin… Badirudi etapa erdiak eta sailkapen orokorra ere eskuratu ahal izango genituela….Eztabaidarako ematen du behintzat. Continue reading “Euskaldunen Girorik onena, euskal talderik gabe”
Amestu dezagun, zergatik ez?
4 etapa faltan, Mikel Landa murgiarra Giroko bigarren postuan sailkatua da azken 10 urtetako itzuli handietako txirrindulari onenarengandik 4 minutura. 59km-ko erlojupekoan jasan zuen denbora galera berbera, alegia. Ezbairik gabe, Landa da Giroko txirrindulari indartsuena maldan gora. Contadorri jarraitzeko gai den bakarra, eta Contador bera uzteko gai izan den bakarra ere bai. Edizio honetako bi etapa dolomitikoen irabazle, non eta Madonna di Campligion eta Aprican, Mortirolo handia pasa ondotik gainera. Mendiko bi etapa jarraian lehen postuan, tamaina honetako azken balentria 2008an izan zen, Sella italiarraren eskutik. Continue reading “Amestu dezagun, zergatik ez?”