#136 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Podcast honetan Ibanek (@piban) 2016ko Espainiako Vueltako lehen etaparen laburpena egin du. Aitzin etapa hau taldekako erlojuaren kontrako saioa izan da eta bertan garaileak eta galtzaileak zein izan diren aipatzen ditu Ibanek.

Zahar hitz, zuhur hitz

CancellaraCancellara eta Armstrong. Bi txirrindulari beteranok jantzi dituzte urrezko dominak Olinpiar Jokoetako erlojupekoan. Castrovejo getxotarrak laugarren bukatu du gizonezkoen proban; lau segundogatik ez du domina eskuratu. Egia esan, Cancellara podiumean ikustea ezin da ustekabekotzat hartu (lau aldiz izan da munduko txapeldun erlojuz kontra), baina bere azken denboraldia den honetan emaitzak zertxobait apalagoak izaten ari zirela aintzat hartuta (Tourreko erlojupeko luzean ez zen lehen postuetan agertu), ausarta behar zen gero, sosak haren alde jartzeko urrea irabazteko borrokan. Usteak erdi ustel. Cancellarak, 35 urterekin, ginga ezinhobea jarri dio bere kirol ibilbideari. Pekinen duela zortzi urte bezala, onena izan da erlojuaren aurkako borrokan. Continue reading “Zahar hitz, zuhur hitz”

#133 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 21. etapa

Egoitzek (@elizaso) aurtengo Tourreko azken etaparen analisia egin du. Ohiko izaten den moduan, esprintean erabaki da etapa eta bertan azkarrena Greipel (LTS) izan da Sagan (TNK) maillot berdea soinean eta Kristoffen (KAT) aurretik. SKY taldeak Froomen garaipena taldeko kideek elkar hartuta helmugako marra pasata ospatu dute.

#132 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 20. etapa

Raulek (@raulperezmartin) hartu du gaurkoan erreleboa. Nola ez Ion Izagirreren (MOV) euskal garaipeneko etapa gustura aztertu du mini podcast honetan. Ez da gutxiagorako balentria handia baita ormaiztegiarrak gaur Tourrean lortutakoa. Gainontzean Aruren (AST) txakalaldia izan da sailkapen nagusian izan den aldaketa nabarmenena.

#131 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 19. etapa

Egoitzek (@elizaso) egin du Alpeetako etapa honen analisia. Bertan Bardetek (ALM) eguraldiak eragindako egoera aprobetxatu eta etapa garaipena nola lortu zuen kontatzen du. Euskaldunen maila ona ere azpimarratzen du. Erorikoek lasterketan nola eragin zuten ere kontatzen du.