#106 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Niza

2016ko Paris-NizaPost honetan Iban Perezek (@piban), Eneko Garatek (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Paris-Niza lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– 2016ko denboraldiko lehen lehiaketa!
– Paris-Nizari emandako atentzioa baxua?
– Kinielari errepasoa.
– Aurten faboritoak hasieratik lasterketak lehiatzen
– Euskaldunak

Continue reading “#106 Tropela podcastak: 2016ko Paris-Niza”

Gorriz azpimarratu dute

riojaneiroBatzuek gorriz markatzen dute, beste batzuek borobiltzen dute. Nork bere erara nabarmentzen ditu egun garrantzitsuak poltsiko edo hormako egutegian. Bada hiru asteko itzulietan iaioak diren txirrindulari askok hori bera egin dute 2016ko abuztuaren 6arekin -biharamunean emakumezkoen txanda izango da-. Egun horretan jokatuko baita Brasilgo Olinpiar Jokoetako gizonezkoen errepideko lasterketa, Rio de Janeiron, cariocarren lurraldean. Ez da harritzekoa, izan ere, ibilbide gogorra prestatu dute. Duela lau urte, Vinokourovek Londresen urrezko domina kolkoratu zuenekoan ez bezala, Brasilen ibilbide aldapatsuari aurre egin beharko diote parte hartzaileek. Aurreneko zatian, aldapa motzak, eta bigarrenean luzeak eta gogorrak. Guztira, gainera, 253 kilometroko bide luzea, kasik amaigabea.  Tourreko mendiko etapa bateko profila dirudi, alajaina. Continue reading “Gorriz azpimarratu dute”

Irabazteko baimena

Geraint ThomasJames Bonden azken pelikula zinema aretoetan dagoela aprobetxatuta, zuen baimenarekin, Sky taldea eta MI6 zerbitzu sekretu britainiarra parekatuko ditut ondorengo lerrootan. Bond jaunaren pelikuletan, maiz, zerbitzu sekretuari men egin nahi ez diona izaten da gaiztoa, zitala. Bada, Sky taldean ere diziplina arazotxo bat edo beste izan dute Brailsfordek eta gainerako zuzendariek. Esate baterako, Sir Wigginsek irabazitako Tourrean, 2012an, Froomek taldeburua atzean utzi zuen mendiko etapa batean, nahita edo nahi gabe. Auskalo. Ordutik Froome izan da taldeko nagusia, baina ezin uka punta-puntako beste txirrindulari batzuk ere izan dituela Skyk, eta haietako batzuentzat bigarren mailan egotea ez da beti gozoa. Continue reading “Irabazteko baimena”

Argia da Nibali. Argiena?

Denboraldi gorabeheratsua izan da zalantzarik gabe Nibalirena. Frantziako Tourra hasi aurretik iazkoaren antzeko ibilbidea zeraman, soilik bere herrialdeko txapelketa poltsikoan zuelarik. 2014ko prestaketa berbera, beraz. Noski, iazko Tourrean egindakoa eginez gero (4 etapa eta sailkapen nagusia) gainontzeko denak barkatuta daude.

Baina aurtengoan gauzak ez dira berak uste bezain ongi irten. Nahi baina exkaxago frantziar maldetan, lasterketa osoa ezinean ibili ondoren etapa batekin makilatu du bere partaidetza. Noski, hau ez da halako presupuestoa duen txirrindulari batentzako nahiko emaitza, eta taldeko ugazabak Espainiara bidali zuen #laVuelta (ez #LV2015) lehiatzera. Eta hara, bigarren etapan etxera,  nola eta kamerek taldeko autoari eskegita harrapatu ostean. Continue reading “Argia da Nibali. Argiena?”

Udazkeneko “La Primavera”

Urteko zita garrantzitsuena hemen da, errepideko munduko txapelketa. EEBBtan alajainetan, txirrindularitza modernoaren aroaren erakusgarri. Richmond hiriko errepide zabaletan izango da, Virginia estatuan.

Azken urteetako zabalena dirudi lasterketak, baita hautagaien zerrendak ere. Izan ere, ibilbideak duda batzuk sortzen ditu. Alde batetik, ez dago muino edo zailtasun orografiko handirik, eta guztira 2.000 metroko desnibel positiboa dauka. Ez da asko noski 259 kilometroko ibilbide batean. Hala, ez dirudi eskalatzaileentzako lasterketa. Bestalde, ibilbidearen luzerak berak gogortuko du lasterketa, eta horrek egingo du gizonik indartsuenen selekzioa. Urtean zehar izaten diren lasterketak kontutan hartuta Milano-Sanremo hartuko nuke erreferentzia bezala. Continue reading “Udazkeneko “La Primavera””