Haiena izango da hitza

Simon Yatesek Aubisqueko etapa irabazi zuenEspainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken astea luze egin bazaio ere, seigarren. postuan azken sailkapenean. Ez ahaztu Ordiziako lasterketa irabazi zuela uztaila bukaeran eta Getxoko zirkuituan bigarren sailkatu zela. Continue reading “Haiena izango da hitza”

#135 Tropela podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta

Iban Hernandezek(@piban) eta Eneko Garatek (@egarate) grabatu dute Tropelako podcast berri hau. Bertan 2016ko Espainiako Vueltako kinielaren inguruan aritzen dira beraien iritzi eta gomendioak ematen. Kiniela egiten laguntzeko entzun beharreko podcasta.

#134 Tropela.eus podcastak: Rio 2016ko kiniela (gizonezkoena)

Iban (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) asteburu honetan hasiko den Olinpiar jokoez aritu dira. Gizonezkoen kiniela landu dute bai errepideko bai erlojuaren kontrako saioen azterketak eginda. Kinielak egiterako orduan galdu behar ez den podcast horietako bat duzue hau.

#112 Tropela podcastak: 2016ko Frantziako Tourra

Frantziako Tourra ibilbideaPost honetan Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2016ko Frantziako Tourraren lehiaketaren kinielari errepasoa egiten diote. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

Ibilbidea aurreko post batean aztertua izan da
– Hautagai nagusietan garbi dugu zein ez aukeratu
– Hautagaietan, nor doa lasterketa lehiatzera?
– Gazteen maillotaren lehian zein izango diren kontutan hartu beharrekoa
– Zergatik ez arriskatu igotzaileen multzoan?
– Azkarretan azkarrena zein den ere nahiko garbi dugu
– Azkarretan Bouhanni (COF) baja izan da “boxeo” kontuak tarteko
Soudalekin Parisa joateko aukera dagoela aipatzen dugu
– Beste azkarretan maillot berdearen garailea izan daiteke
– Ederra multzo honen izena, “nahiko azkarrak”!!
– Ehiztariak ere bi multzotan banatuta
– Besteak multzoan aukeraketa egiteko klabeak
– Zein da podcasteko esatarien kinielaren arrisku maila?
Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapenean izena ematea ezinbestekoa sarien lehian izan nahi bada

 

Frantziako Tourreko ibilbidea

Frantziako Tourra ibilbideaLarunbat honetan, uztailaren 3a, Mont-Saint-Michellen Le Grand Depart-ekin batera Tourraren edizio berri bati ekingo zaio. Tropelan kiniela gehien betetzen diren lehiaketak urteko zazpigarren hilabetean zer esan handia emango du. Horretarako ibilbide erakargarri bat antolatu dute Frantzian.

Ez da hasiko aitzin etapa batekin Bretainia aldean. Lehen etapan esprinter batek beregan dezake lehen maillot horia logika inposatzen baldin bada. Etaparik gogorrenak bigarren asteburuan eta azken astearen erdian daude kokatuta.

Lasterketako bigarren asteburuan Pirinioetako etapak ospatuko dira. Ostiraleko etapan Aspin izango da azken zailtasuna eta gaina helmugatik 7 kilometroetara kokatzen da. Larunbatean Tourmalet igaro beharko dute, eta gero bigarren mailako Hourquette eta lehen mailako Val Louron eta Peyresourd, Luchonera iritsi aurretik. Igandean etapa Espainian eta Andorran barrena ibiliko dira, Andorra Arcalis kategoriaz kanpoko portuan amaituz. Etapa hauen aurretik 5. etapan sailkapen nagusia lehiatuko dutenek izango dute test bat. Continue reading “Frantziako Tourreko ibilbidea”