Valverdek irabazi du Arrateko etapa, Rodriguezi azken arnasean aurrea hartuta, eta lider jarri da. Valverde eta Rodriguezekin batera, Contador eta Froome helmugaratu dira. Beste hamar txirrindulari segundo gutxira iritsi dira; tartean izan dira Beñat Intxausti eta Igor Anton.
Espainiako Vueltako lehen mendiko etapa izan dugu gaur. Helmuga Arrateko gainean izan da, aldapa aski ezaguna Euskal Herriko zale guztientzat. Ihesaldia jan du tropelak azken igoerari heltzeko une berean –Markel Irizar izan da ihesaldiko kideetako bat eta Gilbert ere bertan izan da- eta Arrateko malda gogorrenetan Valverde izan da erasoa jotzen lehena. Contadorrek erantzun dio eta gogor jo du. Valverde bera, Rodríguez eta Froome atera dira Contadorren atzetik. Hamar bat txirrindularik osatutako taldetxoak –tartean izan dira Beñat Intxausti eta Igor Anton- laukotea harrapatu du gainera iritsi baino lehen, baina Contadorrek berriz ere hortzak erakutsi ditu, oso indartsu dagoela erakutsi du, eta taldetxoa txikitu du berriz ere. Continue reading “Zakur zaharren arteko lehia”