Tradiziotik ez dira aldendu

Paris-Niza lasterketako ibilbideak ez du inor aho bete hortz utzi. Aldaketa handirik ez dago, egia esan. Lehen etapa erlojupekoa izango da, baina erlojuz kontra ondo moldatzen direnentzat baino, aproposagoa izango da esprinterrentzat, hiru kilometro besterik ez baitituzte egin beharko. Hurrengo etapak nahiko lauak dira; beraz, litekeena da esprinterrek baliatu nahi izatea euren aukerak.

Continue reading “Tradiziotik ez dira aldendu”

Diaz, Diniz eta ‘loco’ Guevara

Brasil eta Argentina. Argentina eta Brasil. Messi eta Neymar. Futbola da nagusi Hego Amerikako bi herrialdeotan, nahiz eta noiz edo noiz, beste kirolen batek poza ematen dien herritarrei –argentinarrei saskibaloiak, adibidez-. Edonola ere, ziklistarik ere bada nola Brasilen hala Argentinan, eta baita zaleak ere. Edozein oilarri gandorra erakusteko adorea dutela erakutsi berri dute Argentinako eta Brasilgo txirrindulari batzuek Argentinako errepideetan jokatu den San Luiseko Tourrean. Zuekin guztiokin, Diaz, Guevara (ondoko argazkian) eta Diniz.

Continue reading “Diaz, Diniz eta ‘loco’ Guevara”

Hamar urte ez dira alferrik igaro

Hementxe da World Tourra. Australiako epeletik iritsiko zaizkigu denboraldiko lehen notiziak. Txirrindulariek lehenengo pedalkadak emango dituzte Australia aldean, Tour Down Under lasterketan. Oso lasterketa berezia izango da bereziki Mikel Astarloza sanpedrotarrarentzat, izan ere, aurten 10 urte beteko dira itzuli hori irabazi zuenetik. Continue reading “Hamar urte ez dira alferrik igaro”

Gurean lortutakoari eutsi dio

Ez da ustekaberik izan eta azkenean, UCI Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak kendu egin dizkio zazpi Tourrak Armstrongi. Ez da nire asmoa erabakiaz eztabaidatzea, baizik eta nabarmentzea 1999ra arte lortutako garaipenei eutsi diela txirrindulari estatubatuarrak. Hortaz, 1995eko Donostiako Klasikoa  da bere garaipen zerrenda ‘berrituan’ dir-dir gehien egiten duen lasterketetako bat. Gogoratzen?

1995era atzera egin dugunez, 20 urteren bueltan edo are gazteagoak zareten tropelzaleoi bereziki zuzendutakoa da kontakizun labur hau. Urte berezia izan zen 1995 Armstrongentzat eta bere taldearentzat, Motorolarentzat. Izan ere, Tourrean, mendate bat jaisten ari zirela Casartelli italiar gaztea erori eta hil egin zen. Hurrengo egunean tropelak etapa ez lehiatzea erabaki zuen. Bi egun geroago, Bordelera bidean, Armstrongek berak irabazi zuen etapa, azken kilometroetan iheskideak atzean utzita. Besoak eta begiak zerura zuzenduta zeharkatu zuen helmuga. Une hunkigarria, benetan, telebistaz etapa amaiera ikusi genuen guztiontzat. Continue reading “Gurean lortutakoari eutsi dio”

Espartaco izatetik Judas izatera

Espartaco izan zen eta Judas bezala tratatzen dugu (…)Armstrongek denoi ziria sartu digu. Adarra jo digu…? Hipokrisiak mugiarazten gaitu. Hori gara. Lance ‘hiltzen’ dugu, baina gurea ‘salbatzen’ dugu. Contador? Etxekoa da”. Ez dira nire hitzak, Sport egunkariko Carlos Galindorenak baizik. Azken egunotan hedabideak luze eta zabal jorratzen ari dira Armstrong auzia. Lerrootan han eta hemen irakurritako batzuk. Seguro zuk beste zerbait entzun eta irakurri duzula eta zure ekarpena egin dezakezula.

Continue reading “Espartaco izatetik Judas izatera”