Denboraldiko bigarren garaipena lortu du Bizkarrak.

 

Aragoiko Itzulia Euskadi Muriasen baieztapena izan da inolako dudarik gabe. Orain arte, Jon Odriozolaren mutilak erregulartasun itzela erakusten ari ziren aurten hainbat Top 10 eta podio dezenterekin, sasoiko zebilen Edu Prades kataluniarrak Greg Van Avermaet (BMC Racing Team) txapeldun olinpikoaren alboan bukatu zuen Yorkshireko Tourrean Astana, Katusha, Sunweb, Sky edo Dimension Data taldeak aurkaritzat zituelarik.

Aste honetan, zutoinera eman ostean, Aberasturik garaipenen zakua ireki zuen Aragoiko Itzuliaren lehengo esprintean. Jonek Japonian izugarrizko mailan zebilen Mareczkori bat baino gehiagotan gailenduz eta bera zan, Imanol Estevezek 2016an estreineko garaipen horri jarraipena eman lekioken txirrindularia.

Horrek falta zitzaion konfiantza puntutxo hori eman berri dio Muriasi eta argi euskal taldearen urtearekin emaitzekin erakusten ari direlako kategori hau ez zaiola txiki geratu. Azken adibidea atzo, mendiko etapatan beti lehiakor den Mikel Bizkarrak Cerlerren urrutitik jo zuen bigarrenaren bila.

Movistarrek, Marc Solerri erritmo jartzea eskatu zioten Roson taldeburuak Sailkapen Orokorra irabaz zezan. Oilarrak bakarrik gelditu zirenean, Bizkarra harrapatu eta Jaime Roson berak jo zuen etaparen bila. Baina aspaldian ikusi gabeko bat, Rein Taramaae (Direct Energie) estoniarrak Zamorakoaren saiakera bertan bera utziko zuen. Eta hor, Gari Bravo eta Bizkarrak taktikoki txukun ibili ziren. Batekin eraso eta bestearekin itxaron esprintean bat bikoa eskuratzeko eta Rosoni segundotxo batzuk kentzeko gainsarian…

Movistar Team-ek Sailkapenean garaipena eskuratu zuen bai baina, ikusi zuen 2. mailan dabilen Euskadi Muriasek lehiarako dagoela batez ere Estatuan korritzen diren 2.1 hauetan.

Norvegiako Tourrean, Luxenburgon eta Frantziako klasikoetan, denboraldiko erronka handiena prestatzen bukatuko dutela, Muriasen hiru asteko lehen karrera, Espainiako Vuelta.

Lortuko ahal dute han ere garaipen handia?

 

Argazkiak: Photo Gomez Sport