Frantziako Tourreko bigarren asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
– Skyren nagusitasuna Alpeetako etapa nagusietan. Nor da taldeburua, Wiggins ala Froome?
– Euskal txirrindulariak: Egoi Martinez eta Gorka Izagirre etapen lehian, eta Haimar Zubeldia sailkapen nagusiari begira.
– Sailkapen ezberdinei errepasoa.
– Gaur jakin den Frank Schlecken ez negatiboa.
– Geratzen diren bost etapei begirada.
Asko aipatzen ari da aurtengo edizioan
Frantziako Tourreko lehen asteari errepasoa egiten dute podcast honetan Eneko Garate (
Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.