Egoitzek (@elizaso) gaurko etapa menditsuan zer gertatu den laburbiltzen du mini podcast honetan. Espero bezala ihesaldi jendetsu bat osatu dela kontatzen digu hiru euskaldun bertan izan direlarik: Haimar Zubeldia (TFS), Romain Sicard (DEN) eta Ion Izagirre (MOV). Azkenean ihesaldiko Pantano (IAM) izan da etapa garaipena lortu duena. Sailkapen nagusian aldaketa nabarmenik ez.
Etiketa Artxiboak:podcast
#121 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 9. etapa
Raulek (@raulperezmartin) hartu du Pirinioetako Tourraren pasoari bukaera eman diot mini podcast hau. Raulek maisuki hiru egun hauek utzitakoa “argazkitan” bildu digu gogoeta eta guzti.
#118 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 6. etapa
Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta ere. Gaurko etapa ere esprinterrentzat egokia zen eta hala gertatu da. Bi iheslari protagonista: Barta (BOA) eta Arashiro (LAM). Esprintean Cavendish (DDD) errekor berriak egiten.
#117 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 5. etapa
Ibanek (@piban) osatu du gaurko mini podcasta. Gaurkoa izan da Tour honetako mendiko lehen etapa. Ihesaldia osatu da gaurkoan ere eta bertan Romain Sicard (DEN) euskalduna izan da. Hala ere benetako etekina gaurko etapari Van Avermaetek (BMC) atera du.
#115 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 3. etapa
Tourreko etapa hau lasaia izan dela kontatzen digu Egoitzek (@elizaso) minipodcast berri honetan, baina itxaronaldiak merezi izan duela kontatzen digu.