#143 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 8. etapa

2016ko Vueltako 8. etaparen laburpena Raulen (@raulperezmartin) eskutik. Bertan La Camperonan Quintana (MOV) faboritoen artean indartsuen izan den azpimarratu du Lagutinen (KAT) etapa garaipena ahaztu gabe. Hori bai, Vuelta honek gora behera asko izango dituelakoan dago Raul.

Erorketa ikusgarriak Greipeli garaipena erraztu dio

Liège-Bastogne-Liège klasiko ezaguna izaten den parajeetan ibili da gaur tropela, baina ez da espero zen ikuskizuna izan. Eguraldiak protagonismo handia hartu du eta ikuskizuna bestelakoa izan da. Helmugarako kilometro t’erdira izan den eroriko itzelak eman du. Biribilgune bat igarotzen ari zirela, tropelaren aurre aldean zihoanetako txirrindulari bat erori egin da eta atzetik zituen guztiak lurrera […]