#190 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 3. etapa

Ibanek (@piban) prestatutako saioa duzue hau. Bertan 2017ko Frantziako Tourraren 3. etaparen inguruan aritzen da mini podcast honetan. Saganek (BOH) nola etapa garaipena lortu duen eta sailkapen nagusian Thomasek (SKY) lidergoari eusten dion kontatzen digu, gainontzeko errepasoa egiteaz gain.

#189 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 2. etapa

Egoitzek (@elizaso) grabatu du 2017ko Frantziako Tourreko 2. etaparen mini podcast hau. Bertan esprintean Kittel (QST) nola gailendu den eta tropelean izan den erorikoa izan ditu mintzagai. Sailkapenei errepasoa egiteaz gain 3. etapari ere mintzagai du.

#188 Tropela.eus podcastak: 2017ko Frantziako Tourra errepasoak – 1. etapa

Düsseldorfetik abiatu da Frantziako Tourraren 104. edizio hau. Eguraldia ez dute lagun izan eta ondorioz Ion Izagirrek (TBM) eta Valverdek (MOV) izan dituzten erorikoen ondorioz lasterketa utzi beharrean izan dira. Azkarrena Thomas (SKY) izan da eta bera da lider berria Ibanek (@piban) podcast honetan kontatzen digun moduan.

#187 Tropela podcastak: 2017ko Frantziako Tourra

Podcast honetan Eneko Garatek (@egarate), Lander Garrok (@landergarro) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Frantziako Tourraren inguruan aritzen dira, ibilbidea eta Tropelako kiniela egiteko iritzi interesgarriak elkarbanatzen.

#186 Tropela podcastak: 2017ko Suitzako Tourra

Lander Garrok (@landergarro), Egoitz Lizasok (@elizaso) eta Iban Perezek (@piban) 2017ko Suitzako Tourraren podcast hau prestatu dute. Hirukoteak Frantziako Tourraren aurreko astebeteko lasterketa honen analisia egiten dute batez ere Tropelako kiniela egiteko ikuspegitik ohi moduan.