
Espaianiako Vueltako lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).
Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:
– Movistar taldeak bi lider izan ditu, Jontathan Castroviejo eta Valverde. Valverdek eroriko bat tarteko lidergoa galdu zuen eta zeresana eman zuen gertakariak tropela ez baitzen geratu.
– Degenkolb esprinetan nagusi.
– Lau dira sailkapen nagusian bereiztu direnak: J.Rodriguez, Froome, Contador eta Valverde.
– J.Rodriguez pixkanaka pixkanaka segundoak urratuz.
– Euskaldunen artean Igor Anton eta Beñat Intxausti nabarmentzen ditugu.
– Aste honetan ikusi dezakeguna aipatzen dugu ibilbideari begirada emanda.
Argazkia: rtve.es

Greipel, Gerrans, Valverde… Txirrindulari horiek nabarmendu dira, beste batzuen artean, Australiako Tour Down Under lasterketan. Haiek denboraldia abian dela ohartarazi gaituzte egunotan. Aste honetan, San Luiseko Tourraren txanda da, Argentinan -hilaren 23tik 29ra-. Txirrindulari ezagun batzuk bertan zailduko dira, eta itzuli interesgarria ikusteko aukera ere ematen du ibilbide gorabeheratsuak, mendiko etapak ez direlako falta, ezta erlojuz kontrako saiorik ere -15 kilometrokoa-. Txirrindularitza zaleon urte hasierako gosea apaltzeko aukera polita.
Alemaniarrak kolkoratu du urrezko domina Munduko Txapelketako erlojupeko saioan. Wiggins bigarren sailkatu da eta Cancellara hirugarren. Jonathan Castroviejo ustekabeko nagusietako bat izan da, 11. postuan bukatu baitu.
Eneko Garate (