#503 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra. Errepasoa – 12. etapa

Polittek (BOH) ihesaldian sartzeari esker etapa garaipena lortu du

Saganek (BOH) belauneko minaren ondorioz, etxerako bidea hartu duen etapa berean, Politt (BOH) taldekideak etapa garaipena lortu du. Esprinta saihestea lortu du ihesaldiak, 13 txirrindulariz osatutako tropeltxoak, bertan Politt zelarik. Imanol Ervitik (MOV) ere lortu du ihesaldia sartzea, baina ez da gauza izan Politten erasoari jarraitzeko eta bigarren postuarekin konformatu beharrean izan da.

Atzoko etapak emandakoa eta gaurkoak eman dezakeenaren inguruko podcasta prestatu digu Egoitz Lizasok (@elizaso).

Podcastera harpidetu

#411 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 14. etapa

Krag Andersenek (SUN) atera diok Borak egindako lanari zukua

Borak gaurkoan ere sua piztu du 2020ko Frantziako Tourreko 14. etapan tropeleko gizon azkarrak, tartean maillot berdearen jabea den Sam Bennett (DQT), atzean utziz. Horixe baitu helburu Borak, Bennettek duen maillot berdea. CCC taldearen laguntza izan du baina etekina atera diona Kragh Andersen (SUN) izan da. Saganek (BOH) erregulartasunerako puntuak biltzea besterik ez du lortu azkenean.

Hau eta biharko 15. etapa garrantzitsu horren ingurukoak aztertzen ditu Iban Hernandezek (@piban) podcast honetan.

#410 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 13. etapa

Daniel Felipe Martinezek (EF1) sailkapen nagusiari agur esan arren etapa garaipena lortzeko gai izan da

Gaurkoan ere ihesaldiak eraman du etapa. Bazirudien Borak bideratua zuela etapa garaipena, baina Daniel Felipe Martinez (EF1) indartsu batekin egin dute topo eta honek etapa garaipena bereganatu du. Sailkapen nagusikoen artean ere lehia izan da eta bertan bi esloveniarrak nagusitu dira: Roglicek (TJV) lidergoa sendotu du eta Pogacarrek (UAD) podiumeko postuetara aurreratzeaz gain, gazteen sailkapenean buruan jarri da.

Hau eta biharko 14. etapak eman dezakeena Egoitz Lizasoren (@elizaso) ahotsean duzue entzungai podcast honetan.

#404 Tropela.eus podcastak: 2020ko Frantziako Tourra errepasoa – 7. etapa

Bigarren etapa garaipena Van Aertek (TJV)

Gaurko Frantziako Tourreko etapa gizon azkarrentzat izango zela espero bazen ere, Borak sua piztu eta tropelaren osaketa apurtu du lehen kilometroetako igoerak aprobetxatuz. Haizeak ere eragina izan du azken kilometroetan eta tartean faborito batzuek denbora galdu dute helmugan, tartean Mikel Landa.

Edozein kasutan, Borak ezin ereindako uzta jaso bere osotasunean, esprintean Van Aert gailendu baita bere bigarren etapa garaipena lortuz, Jumboren hirugarrena. Saganek maillot berdea eskuratzearekin konformatu beharrean suertatu da gaurkoan Bennett atzean utzita berriro ere buruan jarri baita.

Gaurko etapan emandakoa eta biharko 7. etapak eman dezakeenaren inguruan Iban Hernandezen (@piban) eskutik hemen duzue gure podcasta.