#491 Tropela.eus podcastak: 2021eko Frantziako Tourra

Azkenean, ohiko egutegira bueltatuta, hemen dator aurtengo Frantziako Tourra! Bi hautagai nagusi eta hamabi multzoz osatutako kiniela dugu aurtengoan. Euskaldunei dagokionez, zazpi izango dira lehian, bost taldetan banatuan. Nola ez, Astanak izango ditu euskal txirrindulari gehien, hiru hain zuzen ere.

Aurtengo Tourrari bere osotasunean eta bereziki Tropelako kinielari errepasoa emateko Iban Perez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira mikrofono hauetara. Ez galdu ezinbesteko izango zaizuen podcast hau eta zorte on!

Podcastera harpidetu

#369 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 6. etapa

Jesus Herradak (COF) Vueltako 6. etapa irabazi zuen

Atzoko Espainiako Vueltako 6. etapan protagonista ihesaldia izan zen. Etapa garaipena lortu zuena Jesus Herrada (COF) izan zen. Iheskide izan zen eta bigarren sailkatu zen Teuns (TBM), berriz, lortutako errentari esker lasterketako lider berria da.

Alde mingotsa Uran (EF1), Carthy (EF1), Roche (SUN) eta Victor De la Parte (CPT), orain arte sailkapen nagusian lehen euskalduna genuena, eroriko baten ondorioz lasterketa utzi beharrean izan ziren. Gaur jakin dugunez Formolok (BOH) ere ez du irteera hartuko.

Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan

Podcastera harpidetu