Lehen esprinta jokatzen zen gaurkoan eta Cavendish britainiarrak esperotako lortu irabazi du bideoan ikusi dezakezuen bezala. Lan bikaina Columbia-High Road taldeak egin duena ihesaldia kontrolatuz eta Cavendishi esprinta ederki irekiaz.
Gaurko etapak muino batzuk zituen, baina esprinterrentzat bere biziko zailtasunik izango ez zuena ikusi dugun bezala. Etapa hasieran Dumoulin frantziarra saiatu da tropela atzean uzten baina bere saiakera ezerezean geratu da. Lehen igoera aprobetxatuaz, La Turbie, laukote batek ihesaldia osatzea lortu dute: Clement, Veikkanen, Dessel eta Augé izan dira. Hauek 5 minututako errenta izateraino iritsi dira, baina beti izan dira tropelaren kontrolpean. Hasieran Saxo Bank Cancellararen taldea arduratu da tartea murrizteaz ez baitzuten lidergorik galtzerik nahi. Beranduago, ordea, esprinterren taldeak sartu dira, Columbia-High Road eta Milram tropelaren buruan.
Laukotea harrapatu bezain laster Ignatiev errusiarrak saiakera egin du. 10 kilometroren faltan erasoa jo eta 11 segundoko tartea atera ahal izan dio tropelari. Hala ere esprinterrak ez zeuden etapa oparitzeko moduan eta hala izan da. Maldan behera zihoan tropela Brignoleseko helmugarantz. Ibilbidean bi errotonda zituzten helmugara iritsi aurretik. Horrek tentsioa areagotu du tropelean. Abiadura handiak eta tentsioak, bideoan ikusten den bezala, Koldo Fernandez de Larrearen erorikoa behartu du tropela bi zatitan banatuaz. Cavendish aurreko multzoan zen ondo babestua eta ez du arazorik izan Farrar, Feillu eta Hushovd gainditzeko. Etapa garaipena, beraz, Cavendishentzat. Lehena etapa garaipena eta oraingoz maillot berdearen jabe. Sailkapen nagusian aldaketarik ez.
Aipatutako erorketa horretan ez dirudi Koldo Fernandez de Larreak eroriko larria izan duenik, urratuak eta antzerakoak, baina jarraitzeko moduan izango da. Ezin esan saiatu ez denik. Baina ez da erori den euskaldun bakarra. Igor Antonek ere etapan zehar eroriko bat izan du, baina honek ere ez du ezer larririk esan dutenez.
Cavendishek lehen garaipena eskuratu du, baina gaurko esprinta “benetakoa” ez dela esango nuke. Hau da, Koldo Fernandez de Larrearen erorketak tropela bitan zatitu du eta zenbait txirrindulari esprinta jokatzetik kanpo geratu da, Freire esate baterako. Erorketak berak ere zer esan asko emango du, izan ere zalantzan jarri baita bihurgunea ongi adierazita zegoenik. Ez dakit zer esan.
Duela ordu batzuk jakinarazi dituzte antolatzaileek bihar hasiko den Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala. Badirudi azkenean, Quick Step, Française des Jeux eta Katusha taldeek ziklista bat gutxiagorekin ekingo diotela probari. Beraz, ziurrenik 157 ziklistak osatuko dute Itzuliko tropela Ataungo irteeran. Badirudi diot, bihar pedalei eragiten hasi aurretik edozein aldaketa egon daitekeelako.
Hasieratik ezaguna zen Alessandro Petacchi-k utzitako hutsuneari (bere zigorra dela eta), Daniele Bennati-rena gehitu behar zaio (kasu honetan urte hasieran ere buruhausteak eman zizkion lesioak eraginda). Tom Boonen-en baja ere ia segurutzat jo daiteke, haize asko harrotu dituen gaiaren ondorioz.
Berandu gabiltza, baina atzo
Garaipenen zerrenda otsailean ireki zuen ordea, Californiako Itzuliko atarikoa irabazita. Ondoren ez zuen sailkapen nagusia lortu, baina hortik ez askora Monte Paschi Eroican bigarren garaipena erdietsi zuen Alessandro Ballan-i buruz buruko politean aurre hartuta. Milano-ko irteeran beste garaipen handi batekin aurkeztu zen, Tirreno Adriatikoan lorturikoa, alegia. Bertan taktika sinple bezain eraginkorra baliatu zuen: Montelupone-ko horma zatian eutsi, eta erlojupekoan hautsi.