Aldaketak dortsaletan, errepasatu zure kiniela!

Iñaki IsasiDuela ordu batzuk jakinarazi dituzte antolatzaileek bihar hasiko den Euskal Herriko Itzulian parte hartuko duten txirrindularien zerrenda ofiziala. Badirudi azkenean, Quick Step, Française des Jeux eta Katusha taldeek ziklista bat gutxiagorekin ekingo diotela probari. Beraz, ziurrenik 157 ziklistak osatuko dute Itzuliko tropela Ataungo irteeran. Badirudi diot, bihar pedalei eragiten hasi aurretik edozein aldaketa egon daitekeelako.

Halere, Tropela Elkarteak parte hartzaileoi laguntzearren jada dortsaletan agertzen diren ziklista guztiak kolore gorriz eta berdez adieraztea erabaki du, lasterketa hasi aurretik aldaketaren bat egon daitekeela jakin arren, oso aldaketa gutxi eman ohi direlako.

Gaur jakinarazi duten zerrendan, ordea, nobedade interesgarri batzuk egon dira eta horietatik esanguratsuenak hemen zerrendatzea erabaki dugu.

AZKENEAN EZ DATOZENAK (eta askok aukeratu dituzuenak)

– Igor Anton (Euskaltel-Euskadi) %39.8 kinielatan aukeratu duzue.

– Yaroslav Popovich (Astana) %26.8

– Vladimir Karpets (Katusha) %24.4

– Carlos Barredo (Quick Step) %22

– Kim Kirchen (High Road) %14

РI̱igo Landaluze (Euskaltel-Euskadi) %11

– Juanjo Oroz (Euskaltel-Euskadi) %8.2

– Imanol Erviti (Caisse E’pargne) %2.6

– Sergio Paulinho (Astana) %1.3

– Arkaitz Duran (Fuji) %1.1

Beste batzuk ere egin dute kale baina oso gutxik aukeratu dituzue zuen kinielarako.

AZKENEAN BADATOZENAK (eta ez nolanahikoak)

– Janez Brajkovic (Astana)

– Dani Navarro (Astana)

– Christian Pfannberger (Katusha)

– Oscar Freire (Rabobank)

– Kanstantsin Siutsou (High Road)

– Christian Vandevelde (Garmin)

– Marco Marzano (Lampre)

– Alberto Losada (Caisse d’Epargne)

РI̱aki Isasi (Euskaltel-Euskadi)

– Aitor Hernandez (Euskaltel-Euskadi)

– Jesus Del Nero (Fuji)

– …

Dortsal guztien uneko egoeraren berri Lehiaketen atalean aurki dezakezue.

Tropela Elkarteak beti aholkatu izan ohi die erabiltzaile guztiei azken egunean beraien kiniela errepasatzeko, hasierako dortsalen zerrendan urte oro aldaketak egoten direlako taldeen partetik. Beraz, badakizue, ondo pentsatu zuen taldea eta zorte on guztioi!

Argazkia: Euskadi Fundazioa