Berandu gabiltza, baina atzo Igor Antonek garaipen garrantzitsua lortu zuen Suitzako itzulian. Igandea bitartean sei etapa geratzen dira oraindik, baina gaurko etapa eta gero lidertzari eusten dio eta seguraski biharko etapa ondoren ere bai.
Aurreneko etapan Freirek lortu zuen garaipena, baina Igor Anton eskalatzailea da, eta atzoko etapa Flumserberge lehen mailako mendian bukatzen zela baliatuz, garaipena eta lidertza eskuratu zituen Oinatz Bengoetxea bezala, sinistu ezinda izango da Galdakaoztarra, seguru. Benetan garrantzitsua atzokoan lortutakoa Arrateko garaipenak ihes egin baitzion eskutatik zaleok ulertzeko zail egin zitzaigun moduan, baina atzoko garaipenak itzalean utzi du Euskal Bizikletan jazotakoa.
Dakizuen bezala Igor ez da aurtengo Frantziako Tourrean izango, baina Cunego, Schleck anaiak, Cancellara,… eta antzerako txirrindulariekin lehiatzen ari da Suitzako itzulian eta horrek niri behintzat nolabaiteko meritua duela iruditzen zait. Horiz jantzi da lehen aldiz Igor, baina izango al da gai maillot horri eusteko? Ikusi behar talde laranjak nola erantzuten duen oraingoan.