#42 Tropela.net podcastak: 18. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 18. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa epiko hau Andy Schlecken erakustaldiak markatu dutela azpimarratzen dute solasean diardutenek. Helmugatik 60 kmtara erasoa jo eta aurreratuak zituen taldekideei esker etapa garaipen ikaragarria eta sailkapen nagusiko bigarren posturaino iritsi da Voecklerrengandik 15 segundora. Galtzaile nagusiak, aldiz, Contador eta Samuel Sanchez gaurkoan.

Euskaldunei dagokionez Haimar Zubeldiaren etapa azpimarratzen da bera baita sailkapen nagusiko lehen euskal txirrindularia, baita Radioshack taldekoa ere. Lan baina egiten ari dela aipatzen dute podcast honetan. Hori eta hausnarketa gehiago podcast entretenigarri honetan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Argazkia: Sirotti

#41 Tropela.net podcastak: 17. etaparen kronika

Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 17. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa garaipen eguneko ihesaldian zen Boasson Hagenek lortu du, bere bigarrena eta norvegiarren laugarren garaipena izan dena. Ihesaldiko tropeltxo horretan zegoen Ruben Perez eta bikain aritu da. Aurrera ere jo du baina azken igoerara iristerako harrapatua izan da. Hala ere podcasteko solaskideek txalotu dute euskaldunaren lan bikaina.

Oilarrei dagokionez, gaurkoan ere Contadorrek erasoa jo du eta Evans eta Andy Schleck atzean uzteko gauza izan bada ere, helmugan denbora berera sartu dira. Voecklerrek asko arriskatu du gaur eta denbora galera eragin dio podcastean aipatzen duten moduan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Argazkia: Roberto Bettini

#40 Tropela.net podcastak: 16. etaparen kronika

Axier Sukia, Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasorekin (@elizaso) Tourreko 16. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Zalantzarik gabe aipagarriena Hushovdek bigarrengoz lortu duen etapa garaipena izan da, baina ezin ahaztu oilarren arteko lehia hori ere. Izan ere Contadorrek 2. mailako mendatean erasoa jo du eta bere arerio zuzena de Andy Schlecki minutu inguruko denbora ateratzea lortu du. Ez zirudien ezer asko eman behar zuenik gaurko etapak baina guztiz kontrakoa izan da podcastean entzun dezakezuen moduan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#32 Tropela.net podcastak: Tourreko lehen asteari errepasoa

Tourra lehiatzen ari diren txirrindulariek gaur izan dute lehen atseden eguna. Atseden egun hau probestuz, Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasoz gain (@elizaso), gonbidatu berezi batek hartu du parte: David Etxebarriak (@davidetxebarria). Eskerrik asko Davidi gure gonbitea onartu izanagatik.

Lau solaskide hauek lehen asteko erorikoez, euskaldunez, faboritoez, hurrengo egunetan ikus dezakegunaz eta gertakari “ilunez” (atzokoan auto batek Flecha eta Hoogerland bota zituenekoa eta gaur jakin den Kolobneven ustezko positiboa) izan dituzte mintzagai. Eta noski, Tropelako lehen postuen inguruan ere aritu dira.

Podcast hau gustuko izan baduzu, hemen dituzu aurreko podcastak entzungai.

#30 Tropela.net podcastak: Tourreko 8. etaparen kronika. Ardiak iskin egin dio otsoari

Rui Costa Movistar taldeko portugaldarrak irabazi du Super-Besse Sancyko gainean bukatutako etapa. Erdialdeko mendiguneak etapa ikusgarriak eman ohi ditu urtero eta halakoxea izan da gaurkoa. Seigarren kilometroan eraturiko ihesalditik biziraun duen bakarra izan da Rui Costa. 12 segundora iritsi da Gilbert, eta 15 segundora faborito gehienak, Gesink izan ezik. Continue reading “#30 Tropela.net podcastak: Tourreko 8. etaparen kronika. Ardiak iskin egin dio otsoari”