15 egun barru hasiko Italiako Giroa, ehunurteurrenaren Giroa. Ez da ehungarren ekitaldia, 92.a baizik, baina 100 urte betetzen ditu Giroak eta beraz, aurtengoa berezia izango da. Berezia izatea nahi zuten antolatzaileek eta ibilbidean esperimentuak txertatu dituzte: Taldekako erlojupekoa Venezian, bakarkako erlojupeko oso luzea (61 km), 83 km-ko etapa laburra izugarrizko igoerarekin (Blockhaus), 100 itzuliko zirkuitua Milanon, Erromako amaiera eta nola ez, mendi eta aldapatxo ugari… Baina Giro hau benetan erakargarria egiten duena beste gauza bat da: Lance Armstrong-en parte hartzea!
Ondorioz, ia urtero bezala, aurtengo ekitaldiak ere lasterketa ikusgarri bat izateko osagai guztiak ditu. Eta parte hartzaileak edo hautagaiak? Etorriko al dira? Armstrong-ek izango al du aurkaririk? Ba bai, eta ez nolanahikoak.
Oraindik parte hartzaileen zerrenda ofizialik ez da kaleratu baina denen ahotan dabiltza honako izen hauek:
– Ivan Basso: 2006ko garailea. Bi urteko zigorraren ondoren aurten itzuli da.
– Danilo Di Luca (LPR): 2007ko garailea.
– Damiano Cunego (Lampre): 2004ko garailea.
– Gilberto Simoni (Serramenti): 2001eko eta 2003ko garailea. 7 aldiz podiuma zapaldutakoa.
– Marzio Bruseghin (Lampre): Iaz podiumean amaitu zuen 3.postuan.
– Carlos Sastre (Cervelo): Iazko Frantziako Tourreko garailea
– Denis Menchov (Rabobank): Tour gizona da baina iaz Giroa 5.postuan amaitu zuen.
– Levi Leipheimer (Astana): Tour gizona. Armstrongen taldekidea. Aurkaria etxean?
– Franco Pellizotti (Liquigas): Iazko Giroa 4.postuan amaitu zuen.
– Stefano Garzelli (Acqua Sapone): 2000ko garailea.
Badira, faltan botako ditugunak ere: Alberto Contador, Ricardo Riccó, Cadel Evans, Christian Vandevelde, Schleck anaiak… baina halere hautagaien zerrenda itzela dela iruditzen zait. Ikusiko dugu zer gertatzen den. Buruari eragin beharko diogu bi aste hauetan Tropelan kiniela txukun bat egiteko!
Tropelean %4,6ak egin du italiar honen alde, beraz, inor gutxik espero zuen asteburu honetan egin dituenak egiteko gai izango zenik. Ikaragarrai Alpe Di Pampeagon amaitzen zen etapan emandako erakustaldia: Passo mendiaren gora erasoa jo eta Alpe Di Pampeagon gora atzetik zituenei denbora atereaz. Egia da azken bi kilometroetan asko sufritu zuela, baina garaipen itzela lortu zuen bere herkide zen Pantaniren antzera.
Hilabete asko pasa ondoren Danilo Di Lucaren auzia bukatu da, eta CONIko (Italiako Batzorde Olinpikoa) epaileak arrazoia txirrindulariari eman dio. Franceso Plotinoren hitzetan, hala deitzen baita epailea, “Zoncolango etaparen ostean Di Lucak� emandako balore arraroak produktu dopanteen erabileraren ondorio izatearen hipotesia ez da beharrezko probabilitate mailara iritsi”.