Asteburuak, tamalez, txirrindularitzaren alderik arriskutsuena jarri du agerian eta gaurkoan, txirrindulariek atseden hartzeaz gain, gogoetarako unea bihurtu dela ezin dezakegu uka.
Zorionez Pedro Horrilloren osasun egoerak hobera egin du. Horrek ez du erorikoaren larritasuna ezkutatzen, 60-80 metrotatik erortzeak (distantziaren zehaztasuna dagoeneko gutxienekoa da) edonori ikaragarrizko hotzikara sortzen baitio. Burmuinaren egoera ona dela adierazten dituzten emaitzak argitaratu dira eta esperantzarik onenak piztu ditu horrek bai familian baita zalegoan ere. Batek baino gehiagok hasperen egingo du hau jakinda, nik behin behin bai, nahiz eta gorputzeko ia hezur eta muskulu gehienak minduak dituen ermuarrak. Baina horiek, zorionez, konpontzeko moduko lesioak dira medikuen arabera. Animo Pedro!
Atzoko postean txirrindulariek egin zuten protestaren berri ematen nizuen. Segur aski Pedro Horrillori jazotakoa tropeleko edonori gerta ziezaiokeela jakiteak ikara sortuko zien, beraien segurtasunarekiko kezka muturreraino eramateraino. Milanotik kilometro askotara eta zirkuitua ezagutu gabe, ez naiz gai ikusten txirrindularien kexak arrazoizkoak ala gehiegizkoak ziren esateko moduan. Agerian geratu zen, ordea, txirrindulari eta antolakuntzaren arteko desadostasuna, baita txirrindularien beraien artean ere. Eta badirudi gaurko eguna atseden egun baino iritzi horiek guztiak plazaratzeko egun bihurtu dela.
Di Lucak, Giroko liderrak, “pailazoarena” egin zutela azaldu dio Gazzettari. Tropelak etapa ez lehiatzea eta Rabobank taldea aurretik zutela ibiltzea adostu zutela adierazi du Rabobankek etapa garaipena Pedro Horrillori eskaini ziezaion. Baina, beti ere bere esanetan, zenbaitzuk ados ez eta etapa lehiatzeari ekin omen zieten.
Bassoren dioenez, lehen itzulian 20 bat txirrindularik eroriko izan eta horrek izua zabaldu omen zuen tropelean. Ez zegoela polemika sortzeko asmorik eta protesta burutzearen arrazoia gailendu zen izu hori omen zen. Armstrongek ere ibilbideari buruzko iritzi negatiboa plazaratu du eta Pellizzotti, Killerra bezala, elkarrekin hartutako erabakia guztiek aurrera eraman ez izanak tristatzen du.
Dopin kasuekin gertatzen denaren antzera, atzokoan ere tropela iritzi oso ezberdinak ikusi genituen eta, ondorioz, jokamolde ezberdinak. Batzuk etapa Horrillori eskaini asmotan eta beste batzuk aukera alferrik pasatzen utzi ezinda, etapa lehiatzen. Cavendishek argi adierazi du etapa garaipena lortuta: “Giroan lauzpabost etapa bakarrik izango dira esprintean bukatuko direnak. Lehiatu nahi ez duenak ez dezala lehiatu”.
Gaurkoan bai. Milanoko gaurko etapa esprinterrentzat prestatua zegoen eta gaurkoan ingelesak ez du hutsik egin.
Gaurkoan ihesaldia espero genuen eta hala izan da.
Bagenekien amerikarra Giroa lehiatzerako moduan ez genuela ikusiko, baina nik bederen ez nuen uste mendiko bigarren etapan ia 3 minutu galtzerainoko iritsiko zenik. Askok gogoan izango duzue
– Ivan Basso: kiniela guztietan gorenean azaltzen da, eta ez da harritzekoa. Liquigas-ekin sinatu zuenetik lasterketa hau du begiz jota, eta Maiatzaren 9a gerturatuz joan ahala bere sasoi puntua erakutsiz joan da. Lehenbizi Tirreno-Adriaticon maila ona azaldu zuen, eta berriki Trentinoko Giroa bereganatu du. Ez da seguru asko orain hiru urte aurkariak txikitu zituen txirrindulari bera izango, baina azkeneko egunean (Milanon beharrean, Erroman aurtengoan) arrosaz jantzirik egoteko dohai guztiak dauzka lonbardiarrak, bere erlojupeko saioek zalantza puntu txiki bat sortarazten badute ere. Nolanahi ere, apustu seguru xamarra.