
Espainiako Vueltako beste itzuli baten amaiera, eta aurreko artikuluetan aipatu bezala, txirrindulariek 3200 kilometroetan zehar zer esan handia eman dute – eta errepidetik kanpo ere.
Orain egun batzuk ditugu analisirako eta hainbat galdera egiteko. Argi dagoen gauza bakarrenetakoa: Alberto Contador izan da edizio honetako azkarrena. Pintokoa 2014-07-14ean Tourreko sailkapen nagusiko lehen tokia bi minutura baino gehiagora zuenean eta mendiko etapak hasteko zirenean erorketa gogor batek etxera bidali zuen. Beno etxera edo ospitalera edo… batek daki zer egin duen Vueltako lehen etapara arte. Hasieran parte ez zuen hartu behar, ondoren bere jarraitzaileak bultzatuta bai. Continue reading “Astelehenetik seguru zegoen”

Uztailaren 23an, Alberto Contador Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulariak triste samar iragarri zuen ezin izango zuela Espainiako Itzulian parte hartu. Abuztuaren 14ean, ordea, baieztatu zuen irribarre batekin, eta bideo eta guzti, “La Vuelta” lasterketaren irteeran izango zela. Abuztuaren 22an, Pintoko txirrindulariak ondokoa adierazi zuen lasterketa hasi bezperan: “Ez nago prest Vuelta lehiatzeko”. Irailaren 1ean, aldiz, Contadorrek argia ikusi zuen, eta baita iritzia aldatu ere: “Orain bai esan ahal dudala irabazten saiatuko naizela”.
Txirrindularitza lasterketa bateko antolatzaileak proban inolako ezbehar larririk ez izatea, eta nola ez, izarrez betetako tropela aritzea izaten ditu helburu nagusiak. Eta izar horiek ikuskizuna eman dezaten, bide batez. Bada Espainiako Vueltako zuzendari Javier Guillenek nekez amestuko zuen apirilean edo maiatzean lehen astearen ondoren Espainiako Vuelta dagoen bezala egotea. Pil-pilean. Itzulia hasi aurretik bost izen nagusiak zirenak, Quintana, Valverde, Contador, Rodriguez eta Froome minutu erdiaren bueltan dira.

Ez dakit dakizuen baina gaurko 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta?