Iragan larunbatetik egun batzuk pasa diren arren, Fabian Cancellara-ren erakustaldiari buruz lerroren bat idaztea derrigorrezkoa da. Suitzarrak erakustaldiak ematea gaur egun albiste ez bada ere, Milano-San Remo klasikoan eginikoak zur eta lur utzi gintuen lasterketa ikusi genuen gehientsuenok.
Garaipenen zerrenda otsailean ireki zuen ordea, Californiako Itzuliko atarikoa irabazita. Ondoren ez zuen sailkapen nagusia lortu, baina hortik ez askora Monte Paschi Eroican bigarren garaipena erdietsi zuen Alessandro Ballan-i buruz buruko politean aurre hartuta. Milano-ko irteeran beste garaipen handi batekin aurkeztu zen, Tirreno Adriatikoan lorturikoa, alegia. Bertan taktika sinple bezain eraginkorra baliatu zuen: Montelupone-ko horma zatian eutsi, eta erlojupekoan hautsi.
Bi itsasoen lasterketan erakutsi zuen pedal kolpeak txirrindulari askok faboritoen zerrendan sartzea eragin zuen. Classicissima irabazteko hautagai nagusietakoa zen Oscar Freirek berak suitzarrak erakutsiko indarra harritzekoa zela esan zuen. Hala ere, azken urteotako aurrekaria aintzat hartuta, espainiarra bera edota Thor Hushovd, Alessandro Petacchi eta gainontzeko esprinter handiak ziren kiniela gehienetan sartzen zirenak.
Baina, iragarpen horiek aurrikusten zuten gidoia hautsiz, uste baino talde txikiagoa heldu zen Poggio mendatearen hasierara lasterketa buru gisa. Cipressa-n zalaparta dezentea izan zen; Bettini eta Lövkvist-ek egin zuten aposturik sendoena. Ondoren Rebellin berak ere agerraldia egin zuen (ez zen azkena izango). Alabaina, Cipressa beti izaten da “Aste Santuan… Espartako!!” irakurtzen jarraitu
Helmugarako 30 kilometro inguru falta zirela
Gustura jakin nahiko nuke iazko Tourra irabazteko zorian zegoen txirrindulari danimarkarra nondik dabilen eta zertan ari den… Argituko al digute noizbait zer gertatu zen Michael Rasmussenekin?
Azken bi urteetako eskandaluen ondoren txirrindularitza krisian dagoela esan daiteke. Nik ez nuen uste txirrindulari onenak taldez mugitu zirenik baina egia esateko ziklista esanguratsu batzuk giro aldaketa nabarmena eman dute. Zalantzarik gabe, mugimendu handienen arrazoiak Discovery Channel talde edo egituraren desagertzea eta Astana taldearen aldaketa nabarmena izan dira. Discoveryren amaieraren ondorioz etxeko taldeak, Euskaltel-Euskadik fitxaketarik garrantzitsuenetako bat egin du Egoi Martinez Etxarri Aranazkoa berriz ere taldera ekarriaz. Aipatu beharreko beste bat Slipstream kontinental mailako taldeak osatu duen txirrindulari sorta da. Hauetaz aparte fitxaketa gutxi izan direla esan behar.
Dutxa ederra hartu dut eguerdi aldera. Bestondo pittin bat dudalakoan nago, baina, zorionez, ez dut gurasoen begirada zelatari-salatarien dopin kontrolik pasa behar izan. Irratiari adi, entzumenari men… kirol orduari dagokion sintoniaren esperoan; esatariaren hitz jario landua, perfekzioa aurkitu nahiaren saiakera labaindua, antzua…