Gaztañaga garaile Loire Atlantique klasikoan

Atzo jokatu zen Loire Atlantique klasikoaren bederatzigarren edizioa eta bertan Mikel Gaztañagak denboraldiko lehen garaipena lortu zuen. 18 kilometroko zirkuitu bati hamar itzuli eman behar zizkioten ziklistek helmuga Nantes inguruko herri txiki batean kokatua zegoela. Itzuli bakoitzean pare bat muino ere igo behar zituzten baina gogortasun askorik gabeak.

Gaztañ�aga garaile Loire Atlantique klasikoanHelmugarako 30 kilometro inguru falta zirela egin zuten ihes Mikel Gaztañaga eta Jimmy Casper Agritubeleko taldekideak eta Frederic Finot (Differdange) frantziarrak. Helmugan Mikel Gaztañaga izan zen lehena bere taldekidearen aurretik eta Finot-i 8 segunduko aldea atera zioten. Tropela 54 segundora sartu zen eta bertan lehen biak Mikelen taldekideak izan ziren, Agritubel taldekoak. Iaz Nicolas Jalabert frantziarrak irabazi zuen proba hau.

Taldeko webgunean aipatzen duten bezala, Agritubel taldean dagoen bigarren euskalduna da Mikel, 2005etik iaz arte Alberto Martinez ere bertan aritu izan baitzen. Adi, “le second Basque d’Agritubel” idatzi baitute bertan ere. Polita!

Aurten ere itsasondoarra Frantziako lasterketetan bere maila eta abiadura erakusten hasi da. Ea iaz bezala zaletuoi poz bat baino gehiago ematen digun! Ijittu peñakoek badute zer ospatua orain ere. Zorionak Mikel!

Argazkia: www.velo101.com