Galdeanori Twitter bidez eginiko elkarrizketa Contadorren ebazpenaren inguruan

Gaur Twitter bidez Igor Gonzalez de Galdeanori Contadorren ebazpenaren inguruan galdetu diot eta azkenean elkarrizketa bat izatea lortu dut. Zuekin elkarbanatu nahiko nuke Euskaltel-Euskadiko zuzendariak esandakoak.

Guztia Igorren ondorengo tweet honekin hasi da:


Valverde: “Contadorrentzat justizia eguna da, baina injustizia besteontzat”

Orduan ez dut zalantzarik izan bere iritziaz galdetzeko eta horrela sortu da elkarrizketa:

@igorgaldeano Zuk zein iritzi duzu? 1. Zuzendari bezala 2. Txirrindulari zale bezala

@iosugarate bi zentzuetan justizia egin dela deritzot, baina txirrindulari guztiek ez dituzte baliabide berdinak beraien justizia defendatzeko

@igorgaldeano Mikel Astarlozak izan ez dituen baliabideak adibidez?

@iosugarate askok…

@iosugarate baina pozten naiz Albertogatik. Momentuko txirrindularirik onena da eta pertsona handia. Pozten naiz erakutsi izana

@iosugarate harri eta zur naiz. Ekiporik beteranoena eta babesik aurkitu ezinda? Diputazio eta Jaurlaritzk ez dute lagundu ZP-k bezala?

@igorgaldeano %90ean momentuko txirrindularirik onena denarekin ados nago, %10a suitzarrari ematen diot, nola ez…

@iosugarate diputazio eta Eusko Jaurlaritzak gure proiektua babesten dute, oso garrantzitsua den zerbait

@igorgaldeano eskerrik asko zure iritzia eman diguzulako. Uste dut internet medio ona izan dela gaiaren inguruko zure sentsazioak helarazteko

Asko poztu naiz Igor Gonzalez de Galdeanok nire galderak erantzun dituelako. Garbi dago teknologia berriek eta sare sozialek gertutasun handia ematen digutela txirrindularitza munduko pertsonekin.

Elkarrizketaren ildoari jarraituz, benetan nahikoa izan al zen Diputazio eta Eusko Jaurlaritzaren babesa bere garaian? Edo ZPrena izan da neurriz kanpokoa? Gogora dezagun Mikel Astarlozak positibo eman zuenean Jaurlaritzak beste kasu bat aterako balitz diru laguntzak murriztuko zituela plazaratu zuela. Badirudi jarrera oso ezberdinak direla.