Lau izugarriak eta Silver Surfer

Quinana_Froome_Purito_Tour2013Ordu gutxi falta dira Xerez-en Vueltako edizio berri bati hasiera emateko. Teorian irteera lerroan kalitate handiko txirrindulariak ikusiko dira. Batzuek diote hasierako izen horien taldea Tourrean zegoena baino hobeago dela. Hiru asteetan zehar ikusiko da zer gertatzen den eta nork jantziko duen maillot gorria irailaren 14ean Santiagoko erlojuz kontrako 10 kilometroko etaparen ondoren.

Gure kinielako lehen multzoan bost hautagai nagusi azaltzen dira: Contador (Tinkoff-Saxo), Froome (SKY), Quintana (Movistar), Joaquim Rodriguez (Katusha) eta Valverde (Movistar). Gauzak normal badoaz boskote horretatik atera beharko litzateke sailkapen nagusiko garailea. Horregatik ikus dezagun bakoitza nola heltzen den urteko azken itzuli handira.

Contadorrek Tourra zuen begiz jota, baina ia 80 km/h abiaduran bere helburuetako bat bertan behera gelditu zen. Inkognita bat da bere egoera fisikoa. Hasieran ez zen parte hartzekoa, ondoren bai. Inguruak dio estrategia izan zela adierazpen horiek egitea. Ezkutaketan jolasten egon dira, balioko al die? Berarentzat arrakasta bakarra sailkapen nagusia gorenean egotea izango da. Beste guztia porrota izango litzateke.

Froomek ere Frantziako zita zuen begiz jota, baina maillot horiaren borroka erorikoek ere albo batera utzi zuten. Teorian Pintokoaren lesioarekin alderatuta ez zen hain larria izan hurrengo egunetan Espainiako Vuelta begiz jo baitzuen. Badaki zer den itzuli handi bat irabaztea. Badaki zer den Vueltarengatik borroka egitea. Baina bere egoera fisikoa ere inkognita bat izango da. Iazko Froome ikusiko al dugu berriro?

Quintana Kolonbiar txikia izan daiteke hautagai nagusietan presio gutxien duena. Urteko etxeko lanak beteak ditu Giroko garaipenarekin. Vuelta irabaztea zerbait historikoa izango litzateke (oso gutxik irabazi dute urte berean bi itzuli handi). Ibilbidea aldeko du erlojuz kontrako kilometro gutxirekin eta badaki zer den itzuli handi bat irabaztea. Etorkizunean Giro-Tour itzulietan garaipena lortzea urte berean gauzatu dezakeen txirrindulari bakarrenetakoa da egun.

Contador eta Valverde 2012ko podiuma zapaltzenPuritoren sasoi fisikoa ez dakigu zein den. Denboraldiko helburu nagusia erorketek utzitako ondorioengatik utzi behar izana, Italiako Giroa, eta Tourrean maila kaxkarrean ibili izana agian ez da iristen Xerez-eko irteerara nahiko lukeen bezala (nahi baino desgaste fisiko handiagoa suposatu zion mendiko sailkapenarengatik borrokan jardutea). Planak nahi bezala ez badira ateratzen eta orduan erabakiak gauetik egunera aldatzen badira, askotan kalterako izaten da onerako baino…

Eta amaitzeko Alejandro Valverde izango genuke. Tourrean huts egin ostean non egongo da bere tokia hautagai nagusien artean? Huts egin zuen Frantzian (bai laugarren amaitzea Tourrean sekulakoa da, baina beraien helburua podiuma zapaltzea zen) beraz, sailkapen nagusia albo batera utziko du eta etapen garaipenengatik borrokatu? Ponferrada oso hurbil dago eta begiz jota izango du.

Ikusten den bezala, garaipenerako borroka argi dago nor egon beharko lukeen. Podiuma zapaltzeko aldiz aukerak handitzen dira baina ziur dagoen bakarra da beste behin ere goi-mailako txirrindularitzaz gozatzeko aukera izango dugu!

BONUS TRACK. Eta ez litzaidake gustatuko amaitzea analisi hau 1 dortsalaren aipamena egin gabe. Egia da, iazko izugarrizko garaipen historikotik Hornerrek (Lampre) ez ditu altxatu besoak eta urte grisa darama emaitzei dagokienez. Iazko garailea da eta esperientzia soberan, kontutan izan beharko dugu?

Argazkiak: Reuters & AP

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.