Gaztea, heldua eta zaharra

Kittelek irabazi du azken etapa eta Parisko podium nagusira Froome, Quintana eta Rodríguez igo dira. Hiru belaunaldi ordezkatzen dituzte lehen hiru sailkatuok.Beharbada, ez duzu ikusita izango Sergio Leoneren Il buono, il brutto, il cattivo (Ona, itsusia eta gaiztoa) western motatako filma, baina pelikula mitikoa da, inondik ere. Hiru pistoleroren istorioa kontatzen du, zein baino zein azkarragoa. Tituluarekin hitz jolasa egiteko baimena hartu dut gaurkoan. Continue reading “Gaztea, heldua eta zaharra”

Armstrongen itzala

Ezusteko handirik ezean, Froomek irabaziko du aurtengo Tourra. Ax 3 Domainesen egin zuen bezala, aurkari guztiak hankapean ibili ditu Mont Ventoux makurrean. Quintana bigarren helmugaratu da eta Mikel Nieve hirugarren. Skyko liderrak Armstrongen erara erakutsi du bere nagusitasuna. Continue reading “Armstrongen itzala”

Giro Rosa 2013: Mara Abbott-en itzulera

Mara Abbott (AEB, Boulder / Colorado, 1985) izan du garaile aurtengo Giro Rosa-k. Nagusitasunez gainera. Bere igotzaile dohaiak baliatuz, Monte Beigua eta San Domenico-n bukatzen ziren 2 etaparik gogorrenak hurrenez hurren irabazi ditu, denbora tarte erosoak lortuz. Bi igoera hoietan oinarritu du Abbott-ek bere garaipena. Ondoren, eta aurretik ere bai, AEBko selekzioak gogoz lagundu dio “maglia rosa”-ren bidean (Exergy TWENTY 16 du bere ohizko taldea).

Abbott-ek 2010ean ere irabazi zuen orduan Giro Donne zena, balentria hori erdiesten zuen lehen emakume amerikarra izan zelarik. Eta bere 2 garaipenen artean, 2010 eta 2013 urteen artean, arazoak, burujanak eta iluntasuna, txirrindua uzteraino.

Continue reading “Giro Rosa 2013: Mara Abbott-en itzulera”

Gogoeta, Mont Ventouxera bidean

Daniel Martinek irabazi du Pirinioetako bigarren etapa, eta Froomek lider jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, aurkariek ataka zailean jarri dute maillot horia, Sky-k oso egun txarra izan duelako eta Movistarrek bazterrak nahasteko gogoa erakutsi duelako, batez ere etaparen lehen zatian. Sky eta Movistar taldeen arteko buruz burukoa ikusiko al dugu Tourra amaitu bitartean? Continue reading “Gogoeta, Mont Ventouxera bidean”

Lan erdietan, apopilo

Italiako Giroa lan erdietan dugu, eta sailkapen nagusiko lehen hamar ziklistei erreparatuz gero, zazpik bukatu dute itzuli handi bat, edo gehiago, top-10ean. Hiru, aldiz, apopilo ari dira multzo horretan; Santambrogio, Niemiec eta Beñat Intxausti zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren dira, hurrenez hurren. Ikusteko dago eutsiko dieten itzuliaren bigarren erdian ohorezko postuei.

Santambrogiok 28 urte ditu, Evansen mesedetan lan asko egin du azken urteetan, baina aurten taldeburu gisa ari da, Vini Fantini taldean. Denboraldi honetan erakutsi izan du bere burua han-hemenka eta Girora sasoian iritsi dela dirudi. Niemiec poloniarra beteranoa da, 33 urte baititu. Scarponiren itzalean ari da, Lampre-Meridan, baina hala ere burua onenen artean sartu du Giroaren lehen txanpan, egun txarrik jasan gabe. Continue reading “Lan erdietan, apopilo”