Lan erdietan, apopilo

Italiako Giroa lan erdietan dugu, eta sailkapen nagusiko lehen hamar ziklistei erreparatuz gero, zazpik bukatu dute itzuli handi bat, edo gehiago, top-10ean. Hiru, aldiz, apopilo ari dira multzo horretan; Santambrogio, Niemiec eta Beñat Intxausti zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren dira, hurrenez hurren. Ikusteko dago eutsiko dieten itzuliaren bigarren erdian ohorezko postuei.

Santambrogiok 28 urte ditu, Evansen mesedetan lan asko egin du azken urteetan, baina aurten taldeburu gisa ari da, Vini Fantini taldean. Denboraldi honetan erakutsi izan du bere burua han-hemenka eta Girora sasoian iritsi dela dirudi. Niemiec poloniarra beteranoa da, 33 urte baititu. Scarponiren itzalean ari da, Lampre-Meridan, baina hala ere burua onenen artean sartu du Giroaren lehen txanpan, egun txarrik jasan gabe. Continue reading “Lan erdietan, apopilo”