Iban (@piban) eta Egoitzek (@elizaso) asteburu honetan hasiko den Olinpiar jokoez aritu dira. Gizonezkoen kiniela landu dute bai errepideko bai erlojuaren kontrako saioen azterketak eginda. Kinielak egiterako orduan galdu behar ez den podcast horietako bat duzue hau.
Kategoria Artxiboak:Txirrindulariak
#131 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 19. etapa
Egoitzek (@elizaso) egin du Alpeetako etapa honen analisia. Bertan Bardetek (ALM) eguraldiak eragindako egoera aprobetxatu eta etapa garaipena nola lortu zuen kontatzen du. Euskaldunen maila ona ere azpimarratzen du. Erorikoek lasterketan nola eragin zuten ere kontatzen du.
#130 Tropela.eus podcastak: 2016ko Frantziako Tourreko errepasoak – 18. etapa
Raulek (@raulperezmartin) hartu du erreleboa mini podcast hau osatzeko. Bertan Dumoulinen (TGA) bigarren postua nabarmendu nahi izan du tropelako kideak, beti ere Froomen (SKY) nagusitasuna ahaztu gabe. Euskaldunei dagokionez Ion Izagirrek (MOV) erlojuaren kontrako saioetan erakutsi duen gaitasuna aipatzen ditu eta Tour honetako azken etapetan euskaldunen bat etapa garaipenaren lehian sartzeko aukerak.
Adam Yates zauritua azken kilometroan (bideoa)
Sinesgaitza dirudi, batez ere Frantziako Tourra bezalako lasterketa garrantzitsu batean, baina gertatu zen. Adam Yatesek (OGE) erasoa jo zuen Lac de Payolle jaitsieran sailkapen nagusian segundoak urratzeko asmoz baina azken kilometroko pankarta gainera erori zitzaion bideoan ikusten den moduan. Ikustekoa.
Azkenean zuen denbora tartea aintzat emanda orain sailkapen nagusian bigarren postuan aurkitzen da britainiarra eta gaur maillot zuriarekin aterako da errepidera. Ea ba ez duen ezer larririk eta Tourra lehiatzeko moduan den!
SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean
Gaur eman du jakitera SKY taldeak aurtengo Tourrerako bere bederatzikoa eta tartean bi euskal txirrindulari izango dira: Mikel Nieve nafarra eta Mikel Landa arabarra. Continue reading “SKY taldeak bi euskaldun izango ditu Tourrean”