2015eko Gabiria Kopako sailkapenak, erabakita

Amaitu da, akabo: aurten ez da lasterketa profesional gehiago jokatuko Euskal Herriko errepideetan. Ondorioz, dagoeneko osatuta daude I. Gabiria Kopako sailkapen guztiak, gizonezkoenak zein emakumezkoenak.

Jakj0wgYNormala den bezala, lasterketarik handienetan ondo arituta lortzen da Kopa irabaztea, eta horixe gertatu da: gizonezkoetan, Euskal Herriko Itzuliko bi etapa eta sailkapen nagusia irabazita, eta Donostiako Klasikoan aurrean sailkatuta, Joaquim Rodríguezek aurrea hartu dio Ion Izagirreri, nahiz eta ormaiztegiarra lider ere jarri zen denboratxo batez, Ordiziako podiuma zapaldu ostean. Azken egunera arte, beraz, emozio puntua izan du gizonezkoen Gabiria Kopak.

Garaipen nagusia kataluniarrarentzat, eta lehen euskaldunaren saria Izagirre anaia gaztearentzat. Eta beste gazte batek, Michal Kwiatkowskik, horixe bera irabazi du hain justu: gazterik onenaren saria.

Hauek izan dira sailkapeneko lehenengo bostak: Continue reading “2015eko Gabiria Kopako sailkapenak, erabakita”

2015eko Gabiria Kopa martxan da

Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.

Puntuazio-sistema bat asmatu, eta halaxe ekin nion lasterketa, etapa, sailkapen nagusi eta mendiko sari guztiak puntuatzen, Lizarratik hasi eta Donostiaraino, tartean pasatuz, besteak beste, gaur egun desagertuta dauden Urkiolatik, Laudiotik eta Euskal Bizikletatik ere. Gugan beude; nik, behintzat, ez ditut sekula ahaztuko. Continue reading “2015eko Gabiria Kopa martxan da”

#102 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015. Txirrindularien azterketa

Tourreko Hautagai NagusiakPost honetan Andoni Aranzabal (@seibol4), Eneko Garate (@egarate eta Egoitz Lizasok (@elizaso) grabatutako podcasta aurki dezakezue. Podcast honetan 2015eko Frantziako Tourreko kiniela errepasatzen dute. Hona hemen jorratu diren gai nagusiak:

– 26 txirrindulariko kiniela handiegia?
– hirugarren eta laugarren multzoetak sailkapen nagusirako txirrindulariak kontutan hartu?
– azkarretan Bouhanni baja izan daiteke
– ehiztarien artean aukera politak daude
– “besteak” multzoan txirrindulari interesgarriak aurkitzen dira

Continue reading “#102 Tropela podcastak: Frantziako Tourra 2015. Txirrindularien azterketa”

Costa Ricako heroia

amador_madonna_di_campiglio_(movistarteam)

Astebete pasa da Giroa amaitu zenetik eta jada urrun geratzen da Giroa. Dauphiné hasi berri da eta laster izango dugu ere Tourra gainean. Gaurko honetan ordea tropelak Italian igaro dituen hiru asteek utzi diguten protagonistetako bat ekarriko dut gogora: Amador.

Continue reading “Costa Ricako heroia”