Ewan (LTS) gailendu da Italiako Giroko 5. etaparen esprintean
Berriro ere esprinterrentzako eguna izan da gaurko Italiako Giroko 5. etapa eta ongi kontrolatua izan dute beraien taldeek hala izan zedin. Azkarrena gaurkoan helmugan Ewan (LTS) izan da, bigarren Nizzolo (TQA) izan delarik. Bigarren postu horri esker, erregulartasunaren sailkapenean buruan jarri da italiarra.
Edozein kasutan gaurko notizia Mikel Landaren (TBV) erorikoa eta etxeratzea izan da. Bidard (ACT) eta Dombrowskirekin (EFN) batera izandako erorikoan, hiruak ala hiruak etxerako bidea hartu behar izan dute erdibitzailea adierazten ari zen motozalearen kontra jo ondoren. Ez dira hauek etxerako bidea hartu duten bakarrak, izan ere Sivakov (IGD) berak ere aurrez eroriko bat izan eta, helmugaratu bada ere, bihar ez da irteeran izango.
Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast berri honetan.
Bueltan da 15ero saioa ale berri batekin. Oraingo honetan Imanol Lluciak (@imanolllucia), azken lasterketei errepasoa emateaz gain, Ander Okamika Burgos-BH taldeko lekeitiarra elkarrizketatu du bertan. Saioa borobiltzeko, Italiako Giroaren lehen egunen inguruko iritziak biltzen ditu Inaxio Esnaola (@inaxioesnaola) kidearekin batera.
Badator 2021eko lehen itzuli handia! Ohiko egutegiari jarraituz, aurtengo 2021eko Italiako Giroa larunbatean bakarkako erlojuaren kontrako saio batekin ekingo zaio eta 21 etapen ostean, Milanen amaituko da beste erlojuaren kontrako saio batekin. Italiako lasterketa honi errepasoa egin, eta batez ere, kiniela aztertzeko, podcast honeta Lander Garro (@landergarro), Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) bildu dira.
Ez ahaztu sarien lehian izateko Laboral Kutxakbabestutako sailkapena dugula. Eman izena kiniela gordetzerakoan! Zorte on!