#466 Tropela.eus podcastak: 15ero 5. saioa. Garikoitz Bravo eta Jon Agirre

Jon Agirre (EKP) eta Garikoitz Bravo (EUS)

Saio berri honetan, Imanol Lluciak (@imanolllucia), ohi bezala txirrindularitzako berri nagusiak errepasatzeaz gain, Euskaltel-Euskadi taldeko Garikoitz Bravo eta Kern Pharmako Jon Agirre txirrindulariak elkarrizketatu ditu.

Tropelaren hausnarketa ETB1en

2021eko apirilaren 10ean jokatu zen Itzulia 2021eko azken etapa erabakigarria. Etapa hasieran McNulty (UAE) lider abiatu bazen ere, Rogliček (TJV) urrutitik aurre hartu zuen tropeltxoan sartuta, Itzulia poltsikoratu zuen. Etapa hau zuzenean eman zuen ETB-k eta bertan, etaparen hasieran, Tropelako Elkarteko kide dugun Egoitz Lizasoren bideo bat emititu zuten.

Euskal txirrindulariek astean zehar izandako protagonismoa gogoratu ondoren, Egoitzek nola Itzuliaren antolakontzak azken bi etapak jokatzeko falta zirela, webgune ofizialaren domeinua Itzulia.eus izatetik ItzuliaBasqueCountry.eus izatera pasa zutela azpimarratzen du. Bere iritziz erabaki hori ez da zuzena eta, eztabaida mahai gainean jartzeaz gai, antolakuntzari aurreko domeinura bueltatzeko eskari luzatzen die. Besteak beste, bere argudioa indartzeko, txirrindularitza lasterketa handiek duten irizpidea ekartzen du gogora.

#464 Tropela.eus podcastak: 2021eko Euskal Herriko Itzulia

2021eko Itzulia

Iaz COVID-19ak baldintzatuta Euskal Herriko Itzuliarik jokatu gabe geratu ondoren, aurte bueltan da ikuslerik gabe bada ere. Edozein kasutan, partaidetza ona izango dela dirudi zaleon zorionerako. Horri begira, eta batez ere Tropelako kiniela ardatz hartuta, Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) podcast berri hau osatu dute.

Podcastera harpidetu

#463 Tropela.eus podcastak: 2021eko Milan-Sanremo

2021eko Milan-Sanremo, 112. edizioa

Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) aurtengo Milan-Sanremoan ikus dezakegunaren inguruan aritzen dira. Bertan ibilbidea nolakoa izango den gogora ekartzeaz gain, Tropelako kinielari errepasoa ematen diote. Zalantzarik gabe, lehia hiru hautagai nagusien artean kokatzen dute: Alaphilippe (DQT), Van Aert (TJV) eta Van der Poel (AFC).

Podcastera harpidetu

#462 Tropela.eus podcastak: 15ero 3. saioa. Juanjo Orozi elkarrizketa

Juanjo Oroz

Tropelaren denboraldiari ekin aurretik, azken egunetako lasterketei errepasoa egiten diegu podcast honetan. Bereziki, UAEko Tourra, WorldTour mailako lehen lasterketa eta klasikoei egiten zaie errepasoa. Euskal Herriko Itzulia ere mintzagai izan dute eta horren harira, Kern Pharma talde gonbidatua izanik, Juanjo Oroz zuzendari eta mangerra elkarrizketatzeko aukera izan dugu.

15ero podcast berri hau Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate), Lander (@landergarro) eta Egoitzen (@elizaso) eskutik datorkizue.

Podcastera harpidetu