Tropela aurten ere Itzuliarekin lanean

Iaz hasitako bidetik, aurten ere Tropela Itzuliarekin elkarlanean izango da. Martxan jarri genuen itzulia.net webgune eleanitz propio berria eta aurten ere webgunearen kudeaketaz arduratuko gara.

Horretaz gain aurkezpen ekitaldiak ere streaming bidez zuzenean emateko ardura ere egokitu zaigu. Ostegunean izan zen Itzuliaren aurkezpena eta zuzenean sarean zabaltzeaz Tropela arduratu zen lantaldearen lan bikainari esker. Badakigu hobetzeko tartea badagoela, baina guretzat erronka handia izan zen aurrera eramatea.

Hemen gehitzen dizuegu aurkezpen ekitaldian zuzenean eman genuen streamingaren bideoa.

Tropela ere puntuEUS

tropela.eusUrte berriarekin batera Tropela ere puntuEUS domeinuan dela ekin nahi diogu 2015ari. Aldaketa guztiak oraindik gauzatzen ari gara, beraz, gerta daiteke arazotxoren bat izatea hurrengo egunetan. Baina hori bai, denboraldia hasterako guztia prest izango dugu!!

Pausutxo honekin Tropelak sarean euskara eta euskal izatearen presentziaren alde beste aletxo bat gehitu nahi izan dio, azken 10 urteetako ibilbideari jarraiki.

Badakizue hemendik aurrera zein helbide jarri behar duzuen nabigatzailean: tropela.eus.

Eta Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean!

Laboral Kutxa Saria Vueltan ereAurtengoan Vuelta ere 10. lehiaketa izango da Tropelan. Gogoan dugu nola 2005ean, Tourra amaitu ondoren, nola erabiltzaileek Vueltarako lehiaketa antolatuko al genuen galdetzen aritu zirela. Eta guk ezin ezezkorik esan! Beste marka bat, beraz, heltze prozesu honetan.

Konturatuko zineten moduan Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Poztekoa, ezta? Tourrean izan genuen moduan Vueltan ere Laboral Kutxa Saria, #laboralkutxasaria, sailkapen babestua izango dugu. Bertan Orbea Orca bizikleta, Forumen gastatzeko bonoak, eta beste hainbat sari izango dira, baita zozketa bidez ere. Hori bai, ez ahaztu sari hauen lehian izateko Laboral Kutxa Sarian izena eman beharra duzuela behin kiniela egin eta gero:

Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena eman

Zorterik onena opa dizuegu guztioi Vuelta honetan! Eta ez ahaztu Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena ematea sustorik izan ez dezazuen ;-)

Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!

Tropela asturieraz eta Disqus euskaraz2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere. Continue reading “Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!”

10. Tourrean, Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean

Laboral Kutxa SariaDakizuen moduan, aurtengoa Tropelak lehiatuko dugun 10. Tourra izango da. A ze marka!! Hori gogorarazteko harro aldatu dugu goiburuko logoa 10 zenbaki dotorea gehituz. Eta beti esan ohi dugun moduan, hein handi batean zuei eskerrak! Eskerrik asko guztioi hainbeste urtez zintzo Tropelan parte hartzen jarraitzen duzuelako!

Berrikuntza eta aldaketa ugari jasan ditu Tropelak urte guzti hauetan zehar eta aurtengoa ere ez da aparte izango. Urte guzti hauetan zehar makina bat babesle eta laguntzaile izan ditugu – eskerrik asko zuei ere!! – eta aurtengoan, modu berezian, Laboral Kutxarekin gauzatu dugu elkarlana. Izan ere, Laboral Kutxak Frantziako Tourreko lehiaketan babestutako sailkapen propio bat izango du Laboral Kutxa Saria izena duena. Erabiltzaile guztiok zaudete gonbidatuta sailkapen horretan parte hartzera eta sari zoragarriak irabazteko lehiatzera: Orbea bizikleta, Forum Sporten gastatzeko bonoak, … Gainera Laboral Kutxa Saria sailkapeneko erabiltzaile guztien artean maillot eta kuloteak ere zozketatuko dira.

Gure aldetik Laboral Kutxari eskerrak eman nahi dizkiogu gugan jarri duen konfiantzagatik eta Tropelako lehen sailkapen babestua berea izateagatik.

Zorte on guztioi eta goza dezagun hamargarren aldiz Tourraz Tropelan!