Tropela APP-a hemen da!!!

tropela app

tropela appAzkenean bai, hemen duzue Tropelaren APP berria, bai Android bai iPhone gailuetarako ere!!!

Aspalditik genbiltzan Tropelaren mugikorretarako APP-a garatu eta argitaratzeko gogoz eta asmoz, baina ez da posible izan gaur arte. Buru belarri aritu gara lanean eta honatx emaitza. Bazen ordua, ezta? Guk ere hori uste dugu :-)

APP-ak babesle nagusi bat du, Laboral Kutxa hain zuzen ere. Dakizuen moduan, iaztik Laboral Kutxa Tropelarekin elkarlanean ari da gure proiektuarekin bat egin eta aurrera egiten laguntzen. Aurten Euskal Herriko Itzulian, Italiako Giroan eta orain Frantziako Tourreko lehiaketan Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugu. Baina horrez gain, APP-aren babesle nagusia da. Gure eskerrik beroenak Laboral Kutxari gugan jartzen ari den konfiantza guztiagatik!

APP-aren bertsio hau lehen pausua da eta ibilbidea hasi besterik ez du egin. Konponketak (seguru zuzendu beharreko gauzak ditugula!) eta hobekuntzak etorriko dira, ideia asko baititugu eta denak ezin ba batera gauzatu!

Eta prezioa? DOAN!!!! Bai, guztiok erabili ahal izango duzue zuen mugikorretan eta Luxuzko Gregario bazarete funtzionalitate gehiago izango dituzue.

Zeren zain zaudete APP-a zuen mugikorretan instalatzeko? Edozein iradokizun, komentario,… idatzi lasai edo bidali emailez nahiz Facebook edo Twitter bidez eta kontutan izango ditugu, orain arte jaso ditugun guztiak kontutan izan ditugun moduan.

On egin!

 

tropela appstore

tropela google playstore

Tropela denda ireki dugu!

Tropela dendaTropela ezagutzen duzuenok badakizue ez dela gauza berria maillot, txapela edota kamisetak saltzen dituguna, baina beti faltan bota izan dugu salerosketarako modu egoki bat. Azkenean atal berri batean denda sortzea erabaki dugu eta jada irekita duzue!

Gainera denda estreinatzeko produktu berriak ditugu, batez ere orain domeinu berria dugulako, tropela.eus. Hauek dituzue:

tropela.eus ekipamendu berria, maillot eta kuloteak. Aurreko diseinuaren hariari jarraituz, diseinu berri bat egitea egokia zela pentsatu genuen. Espero dugu gustuko izango duzuela.

tropela.eus txapelak.

Luxuzko Gregarioen bidoiak.

– kamisetak, gizon nahiz emakumezkoentzat.

Lehendik genituen produktuak beherapenekin aurkitzen dira. Gainera, Luxuzko Gregario bazarete, deskontu gehigarriak izan ditzakezue, * ikurrarekin aurkitzen diren produktuak hain zuzen ere.

Espero dugu denda gustuko izango duzuela eta batez ere produktuak. Gogoan izan salmenten irabaziak Tropelaren proiektuak aurrera egiteko erabiliko direla, beraz, ez izan zalantzarik eta animatu zure eskaria egitera!

 

Tropela 10 urte: zozketen emaitzak

Tropela 10 urteHitz eman genizuen moduan, amaitu berri dugu kamiseta eta Tropelaren bidoi berrien zozketa. Gogoratu zozketa hau Tropelaren 10. urteurrena ospatzeko izan direla.

Zozketan 10 kamiseta genituen zorion mezuak bidaltzen zizkiguten guztien artean zozketatzeko. Hauek izan dira sarituak: Continue reading “Tropela 10 urte: zozketen emaitzak”

2015ean ere Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean!!

Laboral Kutxa SariaAurtengo denboraldian ere Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean izango gara. Esango dugu iaz baino estuagoa izango dela izan ere Laboral Kutxa Saria lau lehiaketa garrantzitsutan izango dugu aurtengoan: Euskal Herriko Itzulian, Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan!

Erabiltzaile guztiok zaudete gonbidatuta Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapen horretan parte hartzera eta sari zoragarriak irabazteko lehian izatera. Esaterako, Euskal Herriko Itzulian Orbea bizikleta, HP akzio kamerak, Forumen gastatzeko bonoak, Luxuzko Gregario bihurtzek aukera… izango dira, bai lehen sailkatuentzat baita sailkapenean parte hartzen duzuen guztien artean zozketa bidez banatzeko. Ez ahaztu behin kiniela egin eta gero izena ematea Laboral Kutxa Saria sailkapenean!!

Gure aldetik Laboral Kutxari eskerrak eman nahi dizkiogu gugan konfiantza izaten jarraitzen duelako.

Zorte on guztioi eta goza dezagun denboraldi bikain honetaz!

Tropelak 10 urte betetzen ditu gaur!!

Tropela 10 urteAtzo izango balitz bezala dugu gogoan proiektu honi ekin genion eguna. 2005eko Frantziako Tourra bizi izan genuen Tropelarekin lehen aldiz. Gaur egun, ordea, nekez pentsa dezakegu Frantziako Tourra Tropelarik gabe, ezta?

Bi izan ziren 2005ean antolatutako ekitaldiak; egun 21 dira antolatzen ditugun lehiaketak. Parte hartzaileei dagokionez ere goraka doa tropelaren tamaina, goraka txirrindularitza Tropelarekin bizi nahi dutenen kopurua.

Tropela bere hastapenetatik ezagutu duzuenok webguneak izan duen garapena ere gogoan izango duzue. Badu egungo Tropelak 2005koaren antza, baina zalantzarik gabe oso desberdina da. Teknologia berriek eskatzen dutenaren egokitzapenetara moldatzen saiatzearen ondorio, nahiz eta askotan nahi bezainbeste aurrera egin ez.

Berrikuntzak izan dira eta berrikuntza berriak ere etorriko dira. Espero dezagun guztion gustukoak izatea!!

 

HAU OSPATU BEHARRA DAGO!!

10. urteurren hau ospatzeko, bi lehiaketa antolatzea erabaki dugu. Ondo irakurri!

Lehen zozketa sare sozialetan eta blogean bertan egingo duguna da. Zoriontzeko mezuak bidaltzen dizkiguzuen artean Tropelaren 10 kamiseta zozketatuko ditugu. Horretarako ondorengo bide hauek erabil ditzakezue:

– Twitter: #tropela10urte traola erabiltzen duten zorion mezuak norberaren Tropelako erabiltzaile izena gehituz

– Facebook eta Google+: gure orman zorion mezuak gehituz, Tropelako erabiltzaile izenarekin bateraLuxuzko Gregario bidoia

– Blogean: post honen ondoren zuen mezuak txertatuz, Tropelako erabiltzaile izenarekin batera

Zozketa hau igande gauean burutuko dugu, beraz, parte hartzeko epea igande honetan arratsaldeko 18:00etan itxiko dugu, Flandriako Tourra amaitu ondoren. Zozketan honetan Tropelako erabiltzaile guztiek parte hartu ahalko dute.

Bigarren zozketa Luxuzko Gregarioei zuzendua izango da. Luxuzko Gregarieon 10 bidoi ditugu, nola ez, Luxuzko Gregario zareten guztion artean zozketatzeko. Zozketa hau ere igande gauean egingo dugu kamiseten zozketarekin batera, beraz, oraindik Luxuzko Gregario ez bazara bihurtu zaitez igandea baino lehenago zozketan parte hartzeko!!