Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (2)

Proiektu bateratua amestea zilegi da. Baina eraginkortasunaren aldetik, eta euskal txirrindularitzaren oraingo egoerari zein azken pare bat hamarkadetako hainbat esperientziei begira, proiektu bakar edo bateratu hori agian ez da estrategia zuzenena txirrindularitzaren garapenari dagokionez. Adibide batzuekin azaltzen saiatuko naiz, txirrindularitzan ere, 1+1 askotan ez direlako 2ra ere iristen, batik bat gure herrian.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia elkartzera bultzatu zituen. Continue reading “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (2)”

#232 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 21. etapa

Iban (@piban) eta Egoitz (@elizaso) arduratu dira 2017ko Espainiako Vueltako 21. etaparen eta orokorrean Vueltaren inguruko podcast hau grabatzeaz. Bertan nola azken etapa Trentinek (QST) irabazi duen kontatzen dute, bere laugarren etapa garaipena eta Quick-Step taldearen seigarrena. Hori bai, maillot berdea irabazteko gauza ez da izan eta Froomek (SKY) eraman du, sailkapen nagusiko gorria eta konbinatuaren zuriarekin batera. Horretaz aparte, beste kontutxo batzuk ere aipatzen dituzte solaskideek.

#231 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 20. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 20. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Bertan kontatzen digu nola Contadorrek (TFS) bere azken lasterketa profesionalean etapa garaipena lortu duen l’Angliru gainean. SKYko gizonak ere sendo izan dira eta Froomek (SKY) ez du arazorik izan maillotari eusteko. Podiumeko postuetan bai, aldaketak izan dira eta Froomekin batera Nibali (TBM) eta Zakarin (KAT) izango dira Madrileko oholtzan.

#230 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 19. etapa

Iban (@piban) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 19. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola ihesaldiko tropeltxoko esprintean azkarrena De Gendt (LTS) izan den kontatzen digu. Faboritoen artean mugimendua Contadorrek (TFS) egin duela ere kontatzen digu, baina azken kilometroetan neutralizatua izan dela era bai. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.

#229 Tropela.eus podcastak: 2017ko Espainiako Vuelta errepasoak – 18. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Espainiako Vueltako 18. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan nola gaurkoan ihesaldiak behar besteko abantaila lortu duela kontatzen digu etapa garaipena lortzeko. Armée (LTS) izan da nagusi etapa garaipenaren lehian, baina faboritoen artean izan da mugimenduak. Froomek (SKY) jarraitzen du lider.