Bigarrenez, Tourreko garaileak ingelesez hitz egiten du

Wiggins amorrua etapa amaieran

Jada nahiko garbi geratu zen Wigginsek aurtengo Tourra irabaziko zuela. Hala ere, onenek historian egin izan duten moduan, azken erlojuaren kontrako saioa irabazita amaitu du Wigginsek. Eta zein alderekin gainera: 1:16rekin. Bigarren, nola ez, bere taldekidea den Froome.

Bi Skyko liderrak, beraz, lehen bi postuetan. Gaurko erlojuaren kontrako saioarekin Wigginsek lider zergatik izan den erakutsi du, nahiz eta eztabaidarako aukera izan den Froome indartsuago ikusi baitugu mendiko etapetan. Azkenean 3:21eko denbora tartea izanik bien artean, Skyren aukera zuzena izan delakoan naiz aurtengo ibilbidea kontutan izanda. Hurrengo urtean, ordea, gauzak ezberdin izango direlakoan naiz.

Evans ezinean

Gaurko galtzaile nagusia Evans izan da. Pentsatze nuen azken astean pattal ibilita, indarrak gordeak izango zituela gaur etaparen lehian sartzeko. Ez da hala izan. Gainera bere taldekide den Van Garderenek aurre hartu dio lasterketan oso gaizki baitzioan australiarra.

BMC taldea, horrenbestez, beraiengandik espero genuenetik urruti ikusi ditugu aurtengoan. Zerbait txukundu duena Van Garderen bera izan da 5. sailkatu baita sailkapen naugusian eta gazteen sailkapena berak eramango baitu.

Evans hain gaizki ibiltzea ederki etorri zaio Haimar Zubeldiari. Usurbildarrak denborarik onena egin ez badu ere, nahikoa izan da bere denbora Evans gainditzeko eta azkenean 6. da sailkapen nagusian. Oso postu ona zalantzarik gabe. Zorionak Haimar!

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.