Ortzadarrak hegoak eman dizkio (eta Londresera begira jarri da)

Azken urteetan ortzadarren maillotaren begizkoa amaitutzat eman da. Iaz Hushovd norvegiarrak Tourrean etapa garaipenak lortu zituen (eta sailkapen nagusiaren buru egon zen astebetez). Aurten Cavendish-en txanda izan da. Etapa pare batekin gutxienez joango da Londresko Olinpiar jokoetara.

Abiadura handia gaurko 222 km-ko etapan. Pirinioak eta biharko erlojuz kontrakoaren bitarteko etapa eta trantsiziozkoa izan zitekeena. Txirrindulariek lasai hartu zezaketen eguna, baina ez da horrela gertatu.Tropel nagusiak ez dio baimenik eman eguneko ihesaldiari garaipena lehiatzen eta horren ondorioz bakerik ez da egon gaurkoan. Azken kilometrora hala ere ihesaldian sartu diren pertsonak zeuden, eguneko azken portuan aurrera egin dutenen artean izan direnak: Luis Leon Sanchez, Klöden, Vinokourov… baina azken kilometro ikusgarri batean Sky-k lan bikaina burutu du eta Wiggins-i eta Boasson Hagen-i esker azkeneko 250 metrotan Cavendishek erraz irabazi du.

Bihar erabakiko da 2012ko Frantziako Tourreko sailkapen guztiak (batzuk jada erabakita daude, edo hori ematen du). Sailkapen nagusiari begira Wiggins-ek bi minutu baino gehiagoko abantailarekin egingo dio aurre Bonneval eta Brive-la-Gallairde arteko 53 kilometroei. Bere horretan geldituko dira sailkapenak?

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.