Haimar Zubeldiak bere lesioaren berri eman du

Haimar Zubeldiak gaurko etapa hasi aurretik komunikabideak deitu ditu komunikatu bat irakurtzeko. Bertan denboraldi hasieran lasterketatan parte hartu gabe izatearen benetako arrazoiaren berri eman du. Hemen duzue:

“Orain dagoeneko Tourra amaitzear dela, niretzako aurtengo lasterketa oso garrantzitsua izan dela aipatu nahi nizuen.

Niretzeko garrantzitsua izan da izan ere orain 3 hilabete aurikulako fibrilazio egonkor bat jasan nuen, eta medikuek esaten zidatenaren arabera nire kirol ibilbidearen amaiera izan zitekeen. 4 astez erabateko atsedenean eta tratamenduan izan nintzen azaldu dizuedan egoera honen ondorioz.

Gaur arte dena ondo joan da eta Bodegas medikuari (hemendik agur bat berari), nire familiaren baldintzarik gabeko sostenguari, lagun eta taldeari (nire egoeraren berri izan baitzuen uneoro) esker, berriro ere txirrindularitzaz gozatzeko aukera izan dut inoiz egin ez nuen moduan.

Zuetako batzuk galdetzen zenidaten ea zergatik ez nuen lasterketatan parte hartzen denbora honetan eta nik lesio muskular bat nuela erantzuten nuen…. Ezin nuen besterik esan eta ulertuko duzuelakoan naiz. Ez nengoen kontsiderazioetan jarduteko gogoz. Orain bai esan dezakedala.

Eskerrik asko zuen sostenguarengatik Tour honetan zehar eta zuen ulermenagatik.”

Zalantzarik gabe harrituta gintuen Haimarrek urte hasieran ez zuelako lasterketatan parte hartzen, baina poza hartu genuen Tourrera joango zela jakitean, eta poz handiagoa eman digu sailkapen nagusian 6. amaituko duela jakiteak. Zorionak Haimar eta eskerrik asko azalpen honengatik!!

Oharra: Haimarren testua euskaratua izan da.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.