Hasi dira lehen aldeak

Gaur Elgoibarren hasiera eman zaio 53. Euskal Herriko itzuliari. Aurretik ehundaka kilometro izan arren jada lehen aldeak egin dira lehenengo etapako helmugan. Hala ere oraindik oso txikiak. Lehen kartak erakutsi dituzte txirrindulariek.

Etapak 156 kilometro zituen, Elgoibaren hasi eta Elgoibarren amaitutakoa. Zazpi kilometroren faltan zuten txirrindulariek azken oztopoa: San Miguel gaina. Aurretik itzuli honetako lehen mendate serioa zuten: Azurki mendatea (lehen mailakoa, 5,5 km %7,8ra). Pentsa zitekeen azken kilometroetan tentsio izango zela jaun eta jabe. Continue reading “Hasi dira lehen aldeak”

Itzulia in crescendo joango da

Lehen bi etapak lasai antzean hartu ahal izango ditu Euskal Herriko Itzuliko tropelak. Asteazkenetik aurrera, ordea, ez da bakerik izango. Trapagaranen, Arraten eta Beasainen bukatuko diren etapetan ziklistak sakabanatuta iritsiko dira. Continue reading “Itzulia in crescendo joango da”

Porte, eguzkipean gozo

Sky taldeko Portek irabazi du Paris-Niza, Talansky eta Perauden aurretik. Ez dut ondorengo lerrootan Paris-Nizaren kontakizuna egiteko asmorik. Bai, ordea, irabazleari buruzko lau zertzelada eman, bi urtez itzalpean egon ostean berpiztu dela baitirudi. Continue reading “Porte, eguzkipean gozo”

Ez buru, ez hanka

Paris Niza itzuliko lehen etapa ospatu da, Saubt-Germain-en-Laye eta Nemours arteko 195 kilometrokoa azpimarratzeko zailtasunik gabekoa. Eguneko berri nagusiak sailkapen nagusiaren aldaketa, Bohuanni-ren eskuetan etapa garaipena lortu ostean. Edo izandako erorikoek batzuei lasterketa bertan behera uztea derrigortu die. Niri aldiz, beste zerbaitek deitu dit atentzioak gaurkoan.

Etapa amaitzeko 60-50 kilometroren faltan Euskalteleko Romain Sicard zihoan eguneko ihesaldian beste bi lagunekin batera. Eta aldi berean talde laranjako fitxaketako bat, Kjoan esloveniarra, gelditzen ari zen tropel nagusitik atzera.

Continue reading “Ez buru, ez hanka”

Gaudin gailendu da atarikoan

GaudinInork gutxik esperoko zuen Gaudinek gaur lortu duen garaipena lortzea. Tropelan ere 'Besteak' multzoan genuen eta %0,1ak bakarrik aukeratu du. Hori bai, Tropelan lider jarri den premi-k zerbait bazekien.

Erlojuaren kontra ondo moldatzen da 26 urteko frantziarra. Iazko Frantziako txapelketan 8. sailkatu zen gaur bigarren sailkatu denarengandik 2:36ra. Hau Chavanel (OPQ) izan dugu, Omegako liderretako bat eta erlojuaren kontrako espezialista. Lehen hirukoteak Westrak (VCD) osatu du.

Continue reading “Gaudin gailendu da atarikoan”