#77 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Lehen asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

– Katusha taldearen protagonismoa Paolini eta Belkoven eskutik.
– Esprinetan Cavendesh espero moduan, Goss, berriz, pattalago.
Beñat Intxausti lider, egun batez izan bada ere.
– Faboritoen inguruko iritzia: Nibali, Wiggins, Hesjedal, Scarponi, Evans eta Gesink.

Gauza asko kontatzeko ez

Hasi da 2013ko Giroa. Urteko hiru asteetako itzulietan lehena. Eta zorionez edo zoritxarrez teoriak eta praktikak bat egin dute lehen bi egunetan. Astebukaera honetan irabazteko hautagai nagusiak zirenak, pronostikoa bete dute. Gauza aipagarririk ezin izan dugu ikusi lehen kilometroetan.

Larunbatean hasiera eman zitzaioan 96. Italiako Giroari Napoleseko hirian. Zirkuitu bitan ibili ziren txirrindulariak eta 130 kilometro ostean, Cavendish gailentzen zen helmugan talde txiki batean. Lehen egun hau horrelako etapetan ohikoak izaten diren erorketez beteta egon zen. Eroritako bat Pablo Urtasun, baina zorionez tropel nagusian sartzea lortu zuen eta denbora galdu bazuen ere lasterketan jarraitzen du.

Continue reading “Gauza asko kontatzeko ez”

Direnak eta ez direnak

Azken egunetan, Giroa irabazteko faboritoek bakarrik ez. Italiako Itzulian izango ez direnek ere zer esana eman dute. Izan ere, Basso -argazkian- ez da Giroan izango, ipurdian min hartuta baitabil. Bassorekin batera azken urteetako Giroetako etapa menditsuetan bere burua maiz erakutsi duen Rujano ere ez da irteeran izango. Bere taldeak, Vacansoleilek, kanpoan uztea erabaki du, Venezuelako igotzaile ttikia dopinaren aurkako ikerketa batean sartuta dagoelako. Ez ahaztu, era berean, joan den urteko Giroan ia guztiok aho bete hortz utzi gintuen De Gendt ez dela lehiatuko. Lastima. Continue reading “Direnak eta ez direnak”

#62 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2012. Errepasoa

Eneko Garate (@egarate), losu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroari errepasoa egiten dute:

– Azken astean izan diren etapak
– Sailkapen nagusiko indartsuneak: Purito, Hesjedal eta azken unean muturra sartu zuena, De Gendt.
– Italiarrak podiumetik kanpo!
– Euskaldunak
– Lehen hamar sailkatuak
– Tropelako lehen postuak