Hasi da 2013ko Giroa. Urteko hiru asteetako itzulietan lehena. Eta zorionez edo zoritxarrez teoriak eta praktikak bat egin dute lehen bi egunetan. Astebukaera honetan irabazteko hautagai nagusiak zirenak, pronostikoa bete dute. Gauza aipagarririk ezin izan dugu ikusi lehen kilometroetan.
Larunbatean hasiera eman zitzaioan 96. Italiako Giroari Napoleseko hirian. Zirkuitu bitan ibili ziren txirrindulariak eta 130 kilometro ostean, Cavendish gailentzen zen helmugan talde txiki batean. Lehen egun hau horrelako etapetan ohikoak izaten diren erorketez beteta egon zen. Eroritako bat Pablo Urtasun, baina zorionez tropel nagusian sartzea lortu zuen eta denbora galdu bazuen ere lasterketan jarraitzen du.
Bigarren etapa 17,4 kilometroko erlojuz kontrako taldekako etapa. Eta berriro ere garaipena lortzeko hautagai nagusiek lortu zuten denborarik onena Isquiaco uhartean: SKY taldea. Eta ondorioz maglia larrosa lortzeko hautagaien artean lehen diferentziak sortu ziren. Hala ere batere garrantzitsuak.
Euskaltel Euskadiko txirrindulariek lan ona burutzen ari zuten, baina 2 kilometroren faltan Maestrek zulatua izan zuen eta ondorioz hau zenez bostgarren txirrindularia taldeak itxaron behar izan zion. Minutu galera izan zuen talde laranjak.
Momentuz sailkapenaren buruan Puccio (SKY) dago. Ezin daiteke ziurtatu noraino iritsiko den horrekin jantzita. Hurrengo etapek amaiera aldera tranpa asko gordetzen dut. Edozer gerta daiteke hurrengo egunetan. Txirrindularitzako zaletuok uste dut arrazoi ugari izango dugula telebistaren aurrean gelditzeko.