Mauro hazi da

(Post hau positiboa jakin aurretik idatzia izan zen, Giroa amaitu aurretik hain zuzen ere)

Ez da ez unerik egokiena Santambrogiori buruz idazteko gero. Giro bikaina egiten ari zen, etapa garaipen eta guzti, baina Beñat Intxaustik sekula ahaztuko ez duen etapan pott egin du Vini Fantini taldeko liderrak. Hala eta guztiz ere, zuen guztion baimenarekin, txirrindulari hau egiten ari den itzulia letra larriz nabarmendu nahi nuke. Eta bide batez, eta barkatu harrotasun puntua, lau haizetara zabaldu Santambrogioren ‘aurkitzailea’ izan nintzela. Txantxa bat da noski. Kontua da 2011eko Paris Nizako kiniela egiteko ordua iritsi zenean, Santambrogio aukeratu nuela eta lankide ohi batek -Tropelako zale porrokatua eta ni baino dezente finago ibiltzen dena sailkapenetan, dena esan beharra baitago- nire kiniela ikusi eta Santambrogio nor demonio ote zen galdetu zidan, harri eta zur. Horrekin nahikoa ez eta aste hartako arratsalde batean esan zidan Santambrogiok Paris-Nizako etapa irabazi berri zuela. Ni pozarren, eta berak berehala, barre artean, adarra jotzen ari zitzaidala esan zidan.

Continue reading “Mauro hazi da”

#78 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2013. Bigarren asteari errepasoa

Italiako Giroaren lehen asteari errepasoa egiten diote podcast honetan Iosu Garatek (@iosugarate), Iban Perezek (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso).

Ondorengo edukia aurkituko duzue entzungai besteak beste:

Wiggins eta Hesjedalek lasterketa utzi dute eta Nibali bakarrik utzi dute.
Gesinkek ondo hasi zuen Giroa baina azken egunetan denbora galdu du.
AG2R eta Betancur. Talde frantziarraren positiboa eta kolonbiarraren zailtasunak etapa irabazteko.
Cavendish, esprinterretan onena eta erregulartasunaren maillota eramateko hautagai sendoa.
– Euskaldunak: Beñat Intxausti eta Egoi Martinezen protagonismoa azken astean.
– Giroko azken asteak zer emango digu?
– Gure Tropela: cacaito santurtziarra lider.

Gaur etapa osoa egingo dute, bihar ez

Egontan maiatzean izanagatik ere eguraldia benetan kaxkarra dugu. Baita Giroan bertan ere eta horren ondorioz Wigginsek, gaixotuta, lasterketa uztea erabaki zuen atzo. Galera handia antolatzaileentzat, baina asteburuari begira buruhauste handiagoa etorri zaie.

Continue reading “Gaur etapa osoa egingo dute, bihar ez”

Britainiarrak Italian protagonista

Twitter bidez jarraitzen nauzuenok eta ezagutzen nauzuenok badakizue gaurko post hau bereziki Wigginsen inguruan idatziko dudala. Hala izango da, baina ezin albo batera utzi gaurko protagonista garrantzitsuena: Cavendish.

Continue reading “Britainiarrak Italian protagonista”

Lan erdietan, apopilo

Italiako Giroa lan erdietan dugu, eta sailkapen nagusiko lehen hamar ziklistei erreparatuz gero, zazpik bukatu dute itzuli handi bat, edo gehiago, top-10ean. Hiru, aldiz, apopilo ari dira multzo horretan; Santambrogio, Niemiec eta Beñat Intxausti zazpigarren, zortzigarren eta bederatzigarren dira, hurrenez hurren. Ikusteko dago eutsiko dieten itzuliaren bigarren erdian ohorezko postuei.

Santambrogiok 28 urte ditu, Evansen mesedetan lan asko egin du azken urteetan, baina aurten taldeburu gisa ari da, Vini Fantini taldean. Denboraldi honetan erakutsi izan du bere burua han-hemenka eta Girora sasoian iritsi dela dirudi. Niemiec poloniarra beteranoa da, 33 urte baititu. Scarponiren itzalean ari da, Lampre-Meridan, baina hala ere burua onenen artean sartu du Giroaren lehen txanpan, egun txarrik jasan gabe. Continue reading “Lan erdietan, apopilo”