Eneko Garate (@egarate), lban Perez (@piban) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2012ko Italiako Giroaren bigarren asteaz eta datorrenaz aritzen dira podcast honetan:
– Azken astean izan diren esprint eta ihesaldiak
– Aste honetako bi liderrak: Purito eta Hesjedal.
– Noiz etorriko da faboritoen benetako ordua?
Kirol kazetari batek lelo bihurtu zuen honako esaldia duela urte batzuk : “Bizitza zoragarria izan daiteke”. Ezin aproposagoak dira hitzok Giroko gaurko etapa deskribatzeko. Balentria handia egin du Rabottinik. Ehun bat kilometro bakar-bakarrik egin ditu eta azkenean, etapa garaipena lortu du. Faboritoen artean, Rodríguez izan da onena eta maglia arrosa jantzi du berriro. Basso, Scarponi eta Kreuziger orpoz orpo sartu dira -14 segundoren bueltan da hirukotea-. Mikel Nieve eta Beñat Intxausti onenengandik oso hurbil helmugaratu dira. Pozzovivok, Uranek eta Rujanok, ordea, kale egin dute Pian dei Resinellin bukatutako etapan. Euria izan dute bidelagun ziklistek, eta oso ibilbide gorabeheratsua.
Axier Sukia (
Munduko txapelduna tropeleko txirrindulari azkarrena dela gutxik jartzen dute zalantzan. Giro honetan bertan, 7 bat etapa esprintean amaitu zitezkela esan zuen Cavendish-ek, baita 5 bat garaipen lortu zitzakeela ere. Momentuz kalkuluak nahiko ondo doaz, 3tik 2 zakura.