#439 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 2. etapa

Solerrek (MOV) eskuratu du Vuelta honetako 2. etapa

2020ko Espainiako Vueltako 2. etapa garaipena Movistarren denboraldi osoan zehar lortu nahian izan den garaipena izan da. Solerrek (MOV) borobildu du talde nafarrak egindako lana eta berriro ere atzoko indartsuenak gaur ere aurrean izan dira. Sailkapen nagusian Roglicek (TJV) jarraitzen du lider.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#437 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 1. etapa

Iazko Vueltako irabazleak etapa eta lidergoa eskuratuta ekin dio aurtengo edizioari

2020ko Espainiako Vueltako 1. etapa Arraten amaitu da eta berriro ere indartsuen iazko garailea agertu da: Roglic (TJV). Denbora tarte handiak sortu dira lehen etapa honetan eta ikusi beharko da eta nola baldintzatzen duen horrek lasterketa. Gai izango ote da Roglic (TJV) Madrileraino gorria soinean eramateko?

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#435 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta

Irunetik abiatuko da 2020ko Espainiako Vuelta, COVID-19aren eraginez urriraino atzeratua izan delarik

Podcast berri honetan, Iban Hernandez (@piban), Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) mikroen aurrean jarri dira 2020ko Espainiako Vuelta abiatu bezperatan kiniela errepasatzeko. Berandu? Bai, inoiz baino beranduago, baina ez zuten hutsik egin nahi eta hemen duzuen beraien solasaldia entzungai, beti ere, kinielak egiteko lagungarri izango delakoan.

Podcastera harpidetu

Denboraldi egokituari ekiteko prest!

Eguneratua 2020/05/25: La Course eta emakunezkoen Paris-Roubaix Tropelan izango dira ondo bidean.

Pandemiaren eragina arlo guztietan nabaritu dugu, baita ondo dakizuen moduan Tropelan bertan ere. Denboraldi hasieran lasterketak bertan behera utzi zituzten, Paris-Nizaren amaieran ere eragin zuelarik.

Orain aste batzuk UCIk lasterketen egutegi berria kaleratu zuen. Bertan abuztuaren 1ean berrekingo zaiela lasterketei adierazten da. Strade Biancheren bi lasterketak jokatuko lirateke egun horretan, emakumezko zein gizonezkoenak. Azkena, aldiz, Espainiako Vueltaren azken etapak izango lirateke, azaroaren 8an amaitzea aurreikusten baita. Hiru hilabete baino zertxobait gehiagotan ospatuko lirateke, horrenbestez, denboraldi honetan gure egutegiko lehiaketak, falta diren 18 lehiaketak eta aurten gehitzea erabaki dugun emakumezkoen Paris-Roubaix klasikoa.

Aurten jokatuko ez direnak Itzulia, Donostiako Klasikoak – emakumezko zein gizonezko -, Volta, Romandiako Tourra, Suitzako Itzulia eta hurrengo urtera atzeratu diren Olinpiar Jokoak.

Egutegi honek aurrera egiten badu bederen, uztailaren 24ean irekiko genuke Strade Biancheko kinielak egiteko epea. Gogoratu orain artekoak ezabatu egingo ditugula eta berria egin beharko dugula. Izan ere, parte-hartzaile eta taldeak desberdinak izan daitezkeenez, multzoen antolaketa berria egin beharko ditugu.

Edozein aldaketa edo berri gure Telegrameko kanalean, Twitterren nahiz Facebooken aurkituko duzu.

Ea ba urtearen bigarren zatian txirrindularitzaz gozatzeko aukera izaten dugun!

#384 Tropela.eus podcastak: 2019ko Espainiako Vuelta errepasoa – 21. etapa

Azken esprintean Jakobsen (DQT) nagusi

Amaitu da 2019ko Espainiako Vuelta. Espero bezala esprintean erabaki da azen etaparen garailea eta azkarrena helmugan Jakobsen (DQT) izan da Sam Bennetten (BOH) aurretik. Bosgarren etapa garaipena, horrenbestez, Deceuninck-Quick Step taldearentzat Vuelta honetan.

Sailkapen nagusian, atzo aipatu bezala, Roglickek (TJV) irabazi du Vuelta nagusitasun argiz, podiuma Valverde (MOV) eta Pogacarrekin (UAD) elkarbanatu duelarik.

Hau eta Tropelan izandako puntuen errepasoaz mintzo da Egoitz Lizaso (@elizaso) Vuelta honetako azken podcastean.

Podcastera harpidetu