#451 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 10. etapa

Roglicek (TJV) bere hirugarren etapa garaipena eta lidergoa

2020ko Espainiako Vueltako 10. etapa maldan gora amaitu da eta bertan indartsuena Roglic (TJV) izan da. Honenbestez, bere hirugarren etapa garaipena lortu du Vuelta honetan. Eta ez hori bakarrik, gainsariei esker, lidergora berreskuratu du nahiz eta Carapazekiko (IGD) denbora berdinean izan.

Hau eta gaurko jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#450 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 9. etapa

Ackermannek (BOH) Vueltako bere lehen etapa garaipena lortu du

2020ko Espainiako Vueltako 9. etapa esprintean erabaki da nahiz eta ihesaldian Aritz Bagües (CJR) eta Osorio (BBH) ihesaldian izan diren. Helmuga marratik pasatzen lehena Sam Bennett (DQT) izan bada ere, epaileek baliogabetu egin dute bere garaipena sorbaldarekin beste txirrindulari bat arauz kanpo kolpatu izanagatik. Ondorioz, garaile Ackermann (BOH) alemaniarra izendatu dute. Sailkapen nagusian aldaketarik ez da izan.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#449 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 8. etapa

Roglicek (TJV) etapa garaipen berri bat lortuta maillot gorria hurbiltzea lortu du

2020ko Espainiako Vueltako 8. etapan faboritoen arteko lehia ikusi dugu. Bertan Roglic (TJV) bizi berrituta ikusi dugu, Dumoulinek (TJV) itzulia uztea erabaki duen egun berean. Etapa irabazita, Carapaz (IGD) liderrarengana hurbiltzen lagundu dio eta orain bigarren aurkitzen da sailkapen nagusian 13 segundotara.

Hau eta bihar jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#448 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 7. etapa

Woodsek (EF1) lortu du Vuletako 7. etapa garaile izatea

2020ko Espainiako Vueltako 7. etapan berriro ere protagonista ihesaldia izan da. Bertan gaurkoan bai, aurrekoan ihesaldian izanda baina etapa garaipenik lortu gabe geratuta, Woodsek (EF1) lortu du etapa garaipena. Bigarren Omar Fraile (AST) izan da, Ion eta Gorka Izagirreren taldekidea. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Carapazek (IGD) jarraitzen du lider.

Hau eta etzi jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Iban Perezek (@piban) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

#446 Tropela.eus podcastak: 2020ko Espainiako Vuelta errepasoa – 6. etapa

Ion Izagirrek (AST) etapa garaipena lortu du Formigalen

2020ko Espainiako Vueltako 6. etapako protagonistak Izagirre anaiak izan dira. Biak ala biak eguneko ihesaldi nagusian bildu dira eta bi izatearen abantaila ederki probestu dute azkenean Ion Izagirrek (AST) etapa poltsikoratzeko. Sailkapen nagusian Roglicek (TJV) zailtasunak izan ditu eta lidergoa galdu du. Carapaz (IGD), horrenbestez, gaurkoan gorriz jantzi dena.

Hau eta etzi jokatuko den etaparen ingurukoak kontatzen ditu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu