Cavagnak (DQT) Toledoko helmugan besoak jaso zituen
Cavagna (DQT) gaztea izan da 19. etapa garaipena lortzeko aurtengo Espainiako Vuelta honetan. Ihesaldian sartu zen frantziarra eta 24km-ren falta jotako erasoari eutsiz, etapa garaipena lortu du Toledon.
Sailkapen nagusian ez da aldaketarik izan baina bai eztabaidarako parada. Izan ere 66kmren falta eroriko handi bat izan zen, tartean Roglic (TJV) eta Lopez (AST) kaltetuak izan zirelarik. Une horretan Movistarrek aurrean tiratzeari ekin zion minutuko tartea ere ateraz aipatutako faboritoei, nahiz eta beranduago geratzea erabaki zuten. Esan bezala, eztabaida zabaldu du gertakariak.
Etapak emandakoa eta gaurko azken etapa erabakigarriaren inguruan mintzatzen da Egoitz Lizaso (@elizaso) podcast honetan.
Gilbertek (DQT) bigarren etapa garaipena lortu du 2019ko Vueltan
Gaur jokatu da Espainiako Vueltako 17. etapa. Dagoeneko Vuelta azken tartean sartu da atzoko atseden egunaren ondoren. Ibilbidea ikusita bazirudien esprintean amaitzeko moduko etapa izan dela, baina azkenean abanikoak sortu dira eta Vueltako etaparik interesgarrienetako bat ikusteko aukera izan dugu. Bigarren etapa garaipena lortu du Gilbertek (DQT) eta ia lidergoa eskuratzekotan izan da Quintana (MOV). Azkenean kolonbiarrak podiumeko postuetara aurreratzeko aukera izan du eta 2’24” aurkitzen da momentu honetan Roglic (TJV) liderraren atzetik.
Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) podcast berri honetan.