Hona 12. etaparen azterketa Egoitz Lizaso (@elizaso) eta Oihan Odriozolaren (@oodriozola) eskutik. Mintzagai Contador eta Puritok jotako erasoa: etapa garaipena Puritok eta Contadorrek segundoak urratu dizkiola Andy Schlecki. Gainera maillot berdearen jabetza Hushovdek berreskuratu duela. Bitxikeria gisa Contadorrek gaurkoan Andy Schlecki Morzinen ateratako denbora bera atera diola. Contador Andy Schleck baino indartsuago al dago azken aste honen atarian?
Podcasta entzuteko sakatu hurrengo botoitxoan.
[audio:http://bloga.tropela.eus/wp-content/uploads/2010/07/tropelanet_tourra2010_12etapa.mp3|titles=12.etapa]Argazkia: Bettini (cyclingnews.com)
Aurreko podcastak:

Hemen duzu 10. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biek aipatu dute oso aspergarria izan dela gaurko etapa eta siesta ederra bota dutela. Sergio Paulinhok RadioShack taldeari Tourreko lehen garaipena eman diola komentatzeaz gain, Nicolas Rochek egindako saiakerarekin asko poztu dira bi solaskideak, ziurrenik Tropelako kinielan biek daukatelako. Andy Schleck taldekideentzako ur bidoien bila kotxera atzeratzea dezente kritikatu dute.
Hemen duzu 9. etaparen azterketa Egoitz Lizaso eta Oihan Odriozolaren eskutik. Biak bat zetozen etapa ikusgarri bat izan dela esaterakoan eta aurtengo Tourra irabazteko hautagaien zerrenda bi txirrindularitara mugatu da: Alberto Contador eta Andy Schleck. Iazko lehen bi postuak lortu zituztenak.